Zarauzko hondartzan, euskal kostaldeko hondartzarik zabalenean, ingurune naturala eta hiri-azpiegiturak babesteko esku-hartzeak egingo dira, klima aldaketari aurre egin asmoz.
Euskal Autonomia Erkidegoan ekintza klimatikoari dagokionez egingo den proiekturik handiena da. Olatuen eragina murriztu, sarbideak hobetu eta itsas pasealekua babestea izango du xede; izan ere, lanok egingo ez balira, 2050erako, azaleraren % 30 galtzea ekarriko luke.
'Condé Nast Traveler' aldizkariak egindako lehiaketan irten da garaile. Irakurleek Lanzaroteko Famarako hondartzaren eta Formenterako Cala Saonaren aurretik jarri dute.
Lehentasuna itsasertza hondakinik gabe mantentzea izango da, eta horretarako 1.800 000 euro bideratuko dira garbiketa indartzeko. Aurtengo berrikuntza Getarian martxan jarriko den mugikortasun arazoak dituzten pertsonei zuzendutako proiektu pilotua izango da.
Segituan birala bihurtu da Zigor Argiñanok igande goiz honetan Zarauzko hondartzan egindako bideoa. Arrantzan ari zela bere begien aurrean izan du urertzeraino iritsitako marrazoa alde batera eta bestera igerian.
10 metro luze izatera iritsi daiteke, eta munduko bigarren arrainik handiena da, marrazo balearen ostean. Hondartzan arrantzan ari ziren lagun batzuek ikusi dute, eta Zigor Argiñanok grabatu ditu irudiak.
Olatuek 5 metroko altuera gainditu dezakete. Donostiako Pasealeku Berria, Leizaola pasealekua (Zurriolako kai-muturra) eta Haizearen Orrazirako sarbidea itxita daude olatu handiengatik. N-634 errepidea ere itxita egongo da Zarautz eta Getaria artean, denboraleagatik.
Animaliaren hezurdura garbitu egingo da, eta aurrerago zuritu. Prozesu horren ondoren, zaharberritu egingo da, etorkizunean erakutsi ahal izateko. 15 metroko luzera duen kaxalotea hondoa jota geratu zen Zarauzko hondartzan 2011ko abuztuaren 26an. Ondoren, Hernaniko lursail batean lurperatu zuten.
Honen pozoina marmoka batena baino 10 aldiz indartsuagoa da. Jon Muñoak, Zarauzko sorosleak azaldu du zergatik den arriskutsuagoa karabela portugaldarra.
Asteburuaz geroztik, sorosleek eta hondartzetako arduradunek arreta handiz jarraitzen dute karabela portugesen iritsiera Euskal Herriko hondartzetara. Atzo Zarauzko hondartzan bainua debekatu zuten hainbat ziztada egon ondotik eta gaur gauza bera egin dute Donostiako Zurriola hondartzan.
Asteartean, hareatzako urek ez zituzten betetzen indarrean dagoen araudiaren kalitate-irizpideak; hala ere, uren azken analisiak onak dira, eta, beraz, ez dago eragozpenik bainua hartzeko.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak uraren kalitatea aztertzeko analisi gehiago egingo ditu gaur, baina ostegunera arte ez da emaitzarik izango. Atzoko kontroletan egiaztatu zenez, "urak ez ditu arautegiak ezarritako kalitate irizpideak bete", eta bandera gorria jartzea erabaki zuten.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez, Zarauzko hondartzako uretan burututako kontroletan, "arautegiak ezartzen diren kalitate irizpideak betetzen ez direla antzeman da".
Getaria-Zarautz itsas zeharkadia egingo du uztailean Estitxu Mendizabalek, eta horretarako entrenatzen ari da. Duela bi urte metastasia zuela esan zioten, eta denbora gutxirako bizitza eman zioten. Minbiziari aurre egiteko tratamendua ari da jasotzen Estitxu, eta bere esanetan minbizia "lo" du.
'Pro Zarautz' surf txapelketa ari da ospatzen egunotan Gipuzkoako udalerrian, eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte txoko askotan. Izaskun Moyano han izan da; ikus ezazu!
Zarautz Pro surf txapeleketa bueltan da eta gainera, egokitutako modalitatea ere izango du aurtengo edizioak. Surfaz gain, egitarau oparua izango du ekitaldiak: kontzertuak, tailerrak...
Teknologia zentroak bi urte eman ditu Euskal Herriko zein Kataluniako hainbat hondartza, portu eta kostaldeko gune aztertzen eta bertako fenomenoak ezaugarritzen. Erreminta berri horri esker, ekaitzok aurreikusteko eta kaltea txikitzeko baliabide gehiago edukiko dituzte erakundeek eta agentziek.
Oizek Nakor elkarrizketatu du Zarauzko hondartzan. Atabey taldeko kapitainak esan du bera iritsi zenerako neskak indar gabe zeudela, ez zutelako jan. Orain ordea, Ainik, Anniek, Teretek eta Linek aukera gehiago dute bere ustez, bik, behintzat, jan ahal izango dutelako aurrerantzean.
Zazpi bat ordu behar izan ditu Andoni Bastarrika azpeitiarrak zaldiaren burua eta lepoa egiteko, Zarauzko hondartzan. Eskulturagileak ehundik gora hondarrezko eskultura egin ditu azken 12 urteetan.
Hego-ekialdeko haizea nagusituko da astearte honetan; beraz, tenperatura oso altuak izango dira lurralde osoan, eta goizaldea ere oso beroa izango da. Gainera, abisu horia izango da EAE osoan baso-sute arriskuagatik.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, astearte honetan, autoa eman du, eta, horren bidez, musukoa ez da halabeharrezkoa hondartzetako eta igerilekuetako joan-etorrietan eta paseoetan; hori bai, zehaztu duenez, metro eta erdiko tartea bermatu ezin bada, eraman beharko da.
Eguzkia atera bezain pronto, askok eta askok hondartzara jo dute. Bizkaian zein Gipuzkoan, antzeko irudia ikusi da gure hareatzetan. Alabaina, horraino iristea ez da erraza izan.
Martxoaren 5ean, banaketa-furgoneta bat Zarauzko hondartzara erori zen, gidariak esku-frenoa aktibatu ez zuelako. Gaur berriro gertatu da. Zorionez, ez da inor zauritu.
Furgoneta bat erori da gaur goizean Zarauzko hondartzara. Bi hilabetetan Zarauzko hondartzara erori den bigarren furgoneta da (Marcos Aizpuruaren irudiak).
Asteburuak eguraldi paregabea ekarri duen arren, euskal kostaldeko hondartzak nahiko hutsik daude, udalerrien itxialdi perimetrala tarteko. Garaioko urtegian (Araba) ere igarri da.
Uda giro honekin kostaldea da askoren helmuga. Baina pilatzen ari den jendetzak kezka piztu du. Donostiako Zurriolan, gazteak musukorik gabe eta talde handitan ibili dira.
Aritz Aranburu Zarauzko surflariarekin izan gara 'Helmuga'n. Surfaz hitz egin dugu, baita beste gai batzuei buruz ere: surfean eta bizitzan erabilgarri zaion meditatzeko ohitura, itsasoaren beharra...
Ezbeharra 08:30 aldera gertatu da. Itxura guztien arabera, gidariari ahaztu egin zaio esku-frenoa jartzea eta furgoneta hondartzara erori da (@ukHitza-ren irudiak).
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alarma gorria aktibatu du gaur, astelehena, lehen bi milietan nabigatzeko; izan ere, zortzi metrorainoko olatuak espero dira.