AEBko presidente hautatuak esan duenez, "fentaniloaren fluxua" eta "legez kanpoko migrazioa" gelditu nahi ditu neurri honekin. Agindu du Mexikoko eta Kanadako inportazioei % 25eko muga-zergak jariko dizkiela, eta Txinakoei, % 10ekoak.
Goi-bileraren lehen jardunaldian, Brasilek 2035erako gas kutsagarrien isuriak "% 67" murrizteko helburua ezarri du, eta Kanadak iragarri du garapen bidean dauden 25 herrialdetan ekintza klimatikoko proiektuak finantzatzeko plataforma bat jarriko duela martxan.
Giorgia Meloni Italiako lehen ministroak deitu du batzarra, berak baitu txandakako Presidentetza. Nabarmendu duenez, Italia "konponbide diplomatiko" baten aldekoa da.
Eneritz Vadillok eta Markel Belokik bederatzigarren postuan amaitu dute txirrindularitzako errelebo mistoko erlojupekoa proba. Espainiako selekzioan De La Cruz, Garcia Pierna, Blasi eta Benito izan dituzte taldekide. Australiak irabazi du, Alemania izan da bigarren eta Italia hirugarren.
"Atmosferako maila ertainean dauden ke-kontzentrazioak dira, 5.000 metrotik gorako altueran, eta badirudi ez duela ondoriorik izango", adierazi du EITB Mediako meteorologoak.
Aste hasieran, Kanadako kea nabaritzen ari da ia Europa osoan, atmosferako zirkulazioak bultzatuta. Iragarpenaren arabera, bihartik aurrera, asteazkena, kea aldenduz joango da.
Alemania, Kanada, AEB, Frantzia, Italia, Japonia eta Erresuma Batuko agintariek geopolitikako gaiak jorratu dituzte goi-bileran, eta negoziazioen emaitzak 36 orrialdeko adierazpen batean bildu dituzte.
Adimen artifiziala (IA) gerra industrian aplikatzearen hondamendiaz ohartarazi du eta "arma autonomo hilgarriak" debekatzea eskatu du. Aita santuaren hitzetan, IA "liluragarria eta izugarria" da aldi berean.
G7aren goi-bilera Apulia eskualdean (Italiako hegoaldean) hasi da, Ukrainako gerran eta Kievi emandako laguntzan oinarrituta. Giorgia Melonik egin die ongietorria Borgo Egnazia luxuzko hotelera iritsi direnean.
Trenak egurra eta antzinako tren-materiala garraiatzen zituen. Poliziak uste du sutea nahita piztua izan dela. Ez da inor zauritu eta suhiltzaileek garrak itzaltzea lortu dute.
Mexiko iparraldea izan da eklipseaz gozatzeko toki egokiena. Satelite naturalak eguzkia Lurretik ikusita ezkutatzen duenean gertatzen den fenomenoa da. Datorren urtera arte itxaron beharko da eklipseaz gozatu ahal izateko, nahiz eta ez den osoa izango.
Iluntasunik ez da nabarituko Euskal Herrian. Eklipsea ikusiko den eremuetan, iraganeko eklipseetakoak baino zabalagoak eta populatuagoak izanik, turista oldeak espero dituzte. Kanadan, Niagara eskualdean, esaterako, larrialdi-egoera ezarri dute inguruko segurtasuna bermatze aldera.
Yehya Sarea huthien bozeramaile militarrak baieztatu du erasoak jasan dituztela bart, eta ohartarazi duenez, "ez dira zigorrik gabe geratuko". AEBk, Erresuma Batuak, Australiak, Bahrainek, Kanadak, Danimarkak, Herbehereek eta Zeelanda Berriak osatutako koalizio batek egin ditu erasoak.
Columbia Britaniarrean, herrialdearen mendebaldean, Puntzi Mountain herriko aireportuan, Vancouver hiritik 320 bat kilometrora, -46,9 ºC-tan kokatu da termometroa, baina haizearekin sentsazio termikoa -55 ºC-koa da.
Israelen erasoaldi militarraren aurrean, milaka pertsonak babesa adierazi diete Gazako Zerrendako herritarrei Parisen, Bruselan, Montrealen, Stockholmen edota Kopenhagen, besteak beste.
Debako txirrindularia hirugarren iritsi da helmugara, Valentin Madouas frantziarra atzetik zuela. Emaitza horri esker, ostiralean Quebeceko Sari Nagusian lortutako sailkapena postu bat hobetu du.
Columbia Britaniar probintziak, Kanadako mendebaldeko kostaldean, larrialdi egoera ezarri du ostiral gauean, azken 24 orduetan baso-suteek 10.500 hektarea erre ostean.
Txapeldun bikoitzak (2015 eta 2019) gehiago izan dira, baina eraginkortasuna handiagoa izan da europarren aldetik. Neurketako golegileak Jill Roord (17. min) eta Lindsey Horan (62. min) izan dira.
Iruñean "Crystal" ikuskizuna taularatu eta hilabete batzuetara, Donostia Arenara iritsi da konpainia, intsektuen ekosisteman oinarritutako ikuskizun bat aurkeztera uztailaren 19tik 23ra.
Ameriketako Estatu Batuetako kostazainek jakitera eman dutenez, Titan urperagarriaren hondakinen artean ustezko "giza aztarnak" aurkitu dituzte. Titan ekainaren 18an inplosionatu zen, Titanic ontzira bidean zioala.
Ameriketako Estatu Batuetako kostazainek baieztatu dutenez, Titanic hondoratutako ontzitik gertu urrutiko kontrol bidez operatutako ibilgailu batek desagertutako itsaspekoaren hondakinak aurkitu ditu.
Adituak informazioa aztertzen ari dira. Gertuko iturrien arabera, Titan itsaspekoaren aurreko eta atzeko zatiak identifikatu dituzte. 21:00etan prentsaurrekoa emango dute AEBko kostazainek. Baliteke urpeko ontzi txikia lehertzea, hori da hipotesi nagusia une honetan.
Telegidatutako ibilgailu bat bidali dute zarataren jatorria aztertzeko, baina oraingoz ez dute ezer aurkitu. Adituen ustez, ontzi barruko oxigenoa 24 ordu baino gutxiagoan amaituko da.
AEBko kostazainek baieztatu dutenez, Kanadako hegazkin batek "itsaspeko soinuak" hauteman ditu bilaketa eremuan, baina oraingoz ez dute ibilgailuaren arrastorik aurkitu.
OceanGate Expeditions enpresak igandean jakinarazi zien agintariei bost pertsona zeramatzan ontzia desagertu zela. Konpainiaren arabera, barruan doazen lagunek lau egunez biziraun ahal izateko elikagaiak eta oxigenoa dituzte.
Une honetan, 441 baso-sute Kanada kiskaltzen ari dira. Urtarriletik, sugarrek 3,8 milioi hektarea baso eta landaretza erre dituzte Kanadan, ohikoa baino askoz gehiago.
Inoiz ezagutu gabeko tenperatura altuen ondorioz, Kanadan 150 sute baino gehiago piztu dira, batez ere Quebecen. Eta horietako asko, kontroletik kanpo daude. Baina su horien kea, Estatu Batuetara heldu da, eta irudi ikusgarriez gain, osasun arazoak sortu ditu bertan.