14:33

Txirrindularitza

Montrealgo Sari Nagusia

Adam Yatesek irabazi du Montrealgo Sari Nagusia; Alex Aranburu, hirugarren

Agentziak | EITB MEDIA

Debako txirrindularia hirugarren iritsi da helmugara, Valentin Madouas frantziarra atzetik zuela. Emaitza horri esker, ostiralean Quebeceko Sari Nagusian lortutako sailkapena postu bat hobetu du.

  • Adam Yates, Frantziako Tourrean lortutako garaipenean

    Adam Yates, Frantziako Tourrean lortutako garaipenean. EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Adam Yates britainiarra (UAE Team Emirates) izan da nagusi igandean jokatutako Montrealgo Sari Nagusian, esprintean Pavel Sivakov frantziarra (INEOS Grenadiers) garaituta. Probaren azken hamar minutuak batera egin zituzten, tropeletik ihes egin ostean. Alex Aranburu gipuzkoarra hirugarren iritsi zen helmugara, 12 segundora, Valentin Madouas mendean hartuta. Emaitza horri esker, ostiralean Quebeceko Sari Nagusian lortutako sailkapena postu bat hobetu zuen. 

Aurten, Frantziako Tourreko lehen etapan, garaipena lortu zuen Yatesek. Oraingoan ere ez zuen Camillien-Houde mendatera (1,8 kilometro eta batez beste % 8ko maldak) egindako hemezortzi igoeretako azkena alferrik galdu, proba apurtu eta erasoa jotzeko.

Pavel Sivakov frantziarrak helmugarako hamar kilometro falta zirenean egin zuen bat iheslariarekin. Etengabe tiraka joan zen Adam Yatesen gurpilera itsatsita egin zuen azken zati hori. Azkenean, britainiarrak irabazi zuen, esprintean. 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    13 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena