Lehen aldiz, MaskAraba jaialdia ospatu dute gaur Zalduondon. Lurraldeko inauteri tradizionalak partekatzea eta nabarmentzea du helburu auzolanean antolatutako ekimenak.
Jendetzaren ondorioz 3 ordu iraun zuen azken desfileak, eragin nabarmena sortuz hirian: Trafikoa eten, tranbia moztu eta segurtasun operatibo zabala behar izateaz gain, Santiago ospitaleari eragiten dio, zaratagatik eta anbulantziek zirkulatzeko eta ospitalera sartzeko dituzten zailtasunengatik.
Txostenaren hipotesi nagusia da beste pertsona baten besoan jo ondoren "errebotez" zauritu zutela 16 urteko mutila begian. Ertzaintzaren jokaera protokoloen araberakoa izan zela ere badio txostenak.
Maddi, Mikel eta Ane "Alizia herrialde miragarrian" ipuinetako pertsonaiak bezala mozorrotu dira eta 3 klubaren opari sorta eskuratu dute. Zorionak eta eskerrik asko lehiaketan parte hartu duzuen guztioi.
Hirugarren salaketa bati buruz galdetu diotenean, sailburuak esan du pertsona hori anbulantzia batek artatu zuela eta kristalezko botila batek jo zuela adierazi zuela.
Balizko prozesu judizialean akusazio partikular gisa aurkeztuko dira.Bestalde, 16 urteko gaztea artatzen ari diren osasun-langileek lesio gehiago atzeman dituzte zaurituaren begian, eta ezkorragoak dira.
37 urteko atxilotua gaur igaro da epailearen aurretik, eta behin-behinean aske gelditu da, bermerik eta kautelazko neurririk gabe. Halaber, 28 urteko atxilotua karguekin aske gelditu zen atzo.
Sindikatu batzuek Ertzaintzaren Tolosako jarduna defendatzeko egin dioten eskaerari buruz galdetu diotenean, sailburuak esan du sindikatu horiek argi utzi beharko luketela gertatutakoari buruzko barne-ikerketa bat egitea edo mediku forentse batek txosten bat egitea nahi duten ala ez.
Farolin eta Zarambolas buru dituen musikari, bertsolari, dantzari eta zirku artisten segizio batek lagundu dio Sardinari bere agurrean. Arriaga plaza Sardinaren erretzearen lekuko izan da.
Protesta egin dute Tolosako zezen-plazan, txarangek plazari buelta eman ostean. Bertan izan dira zinegotziak, EH Bilduko Adu Martinez de Rituerto alkatea eta inauterietan parte hartzen duten taldeak.
Villabonako 16 urteko gaztearen senideek Euskadi Irratiari jakinarazi diotenez, hori esan zion adingabeak anbulantzian artatu zuen osasun-langileari. Halaber, azpimarratu dute gazteak ez zuela parte hartu Ertzaintzaren karga eragin zuen borrokan.
Medikuak, hegazkineko bidaiariak, dantzariak, amish komunitate bat… mota guztietako mozorroak ikusi ahal izan dira Euskal Herriko herrietan inauteri hauetan. Hemen ikus ditzakezu mozorro onenetako batzuk.
Taberna batean abiatu eta kalean jarraitu duen borroka bat sakabanatzeko asmoz, agenteek istiluen kontrako materiala erabili dute eta, dirudienez, 16 urteko gazte bat zauritu dute, pilotakada baten ondorioz. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertakariak argitzeko.
Ertzaintzak EITB Mediari baieztatu dionez, bi sexu eraso izan ziren Azpeitiko inauterietako Elegante Egunean eta pertsona bat atxilotu dute ustez bi kasuekin zerikusia duelakoan. Udalak elkarretaratzea deitu du eta bertan behera utzi ditu gaurko deituta zituen ekitaldiak.
Markitos da herriko maltzurkeria guztien arduraduna eta horregatik, urtero moduan, herriko kaleetatik ibili ondoren epaiketa egin eta sutan erre dute. Arabako herri txikienetakoa da Zalduondo, eta bertako inauteriak Arabako zaharrenetarikoak dira.
Gaur bai, mozorroz eta karrozaz bete da Tolosa, irudimena eta umorea bor-bor, baina dena ez da festa izan. Eguerdian, bi orduz, karrozak itxi, musika jaitsi eta eserialdia egin dute, orain arte erabilitako pabiloia saldu dutenez datorren urtean karrozak gordetzeko lekurik ez dutela izango salatzeko.
Euripean heldu da Gipuzkoako hiriburura Donostiako inauterietako pertsonaia nagusia. Haizearen ondorioz, bertan behera utzi behar izan dute arratsaldean egitekoa zen inauterietako desfilea.
Eusko Jaurlaritzaren abisu horiak 100 km/h-ko abiadura gainditu dezaketen haize-boladak aurreikusten ditu gaur arratsalderako, eta, ondorioz, erabaki hori hartu behar izan dute, segurtasun-baldintzak ezin zirelako bermatu.
Sanbodromoan, sanba eskola nagusien desfileak hasi dira. Zazpi milioi lagun inguru izango dira egunotan hirian, bertakoak eta kanpotik joandakoak kontuan izanda. Munduko inauteri ospetsuenek 1.020 milioi dolarreko eragin ekonomikoa izango dute.
Tolosako inauteriak izan ditu hizpide Irati Hartsuaga inauterizale amorratuak "Biba Zuek!" saioan. Dioenez, berak barruraino sartuta ditu inauteriak, baina bada herrian inauteriak gogoko ez dituenik; inauteriak bizitzeko modu asko daude. Txilaba, hiru mozorro eta dianako pijama jantziko ditu aurten.
Mundakan nortasun handiko herri-adierazpena dira aratusteak, eta Atorrak eta Lamiak ditu protagonista. Gaizka Lozano Atorra "Biba Zuek!" saioan izan da bertako ohiturez hitz egiteko. Horren ustez, Atorrena ez da mozorroa, Ator jantzi egiten dira.
10 ikastetxetako 1.600 haurrek parte hartu dute inauterietako desfilean. Albia lorategitik Plaza Barrirainoko ibilbidea egin dute, eta txokolatea jan dute amaieran.
Gainera, larunbatean tenperatura nabarmen jaitsiko da, eta maximoak ez dira 9-12 ºC-tik pasatuko. Euri gehiago egingo du ekialdean, eta igande arratsaldean atertzera jotzea espero da.
Otsailaren 8tik 13ra bitartean, Bilboko aratusteen egitarauak doako eta publiko guztientzako hainbat jarduera programatu ditu, besteak beste, mozorro-lehiaketak eta eskoletako haur desfilea, zeinetan Farolin eta Zarambolas zeremonia-maisu izango diren.
26 konpartsak eta 2.400 pertsonak parte hartuko dute ohiko desfilean. Donostiako inauteriak 8an hasiko dira, sardina erre egingo dute asteartean, eta otsailaren 24an amaituko da desfile batekin Bidebietako kaleetan zehar.
Aurten ere, inauterietako argazki lehiaketa antolatu dugu. Igo inauterietako zure argazkia argazkiak atalera, eta 3 klubaren opari sorta bat irabazteko zozketan sartuko zara. Hauek dituzu orain arte jaso ditugun argazkiak!
3 klubeko kideak inauterietan zein dotore mozorrotu diren ikusi nahi dugu. Horretarako, igo inauterietako zure argazkia, eta 3 klubeko opari-sorta irabazteko zozketan sartuko zara.