12:33

gaztea

Saio berezia

“Dida!” gizena, ostegun honetan, Tolosako inauterietatik zuzenean

B. F. | EITB Media

Verde Prato, Asier Gozategi, Belako taldeko Lander Zalakain eta Joseba Usabiaga igaroko dira inauterietarako prestatutako set berezitik.

  • ''Dida!'', Ostegun Gizenez, Tolosan

    "Dida!", Ostegun Gizenez, Tolosan

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Otsailaren 8an, "Dida!"ko kideak Tolosara gerturatuko dira, Ostegun Gizena ospatzeko. 10:00etan hasi eta 13:00etara bitarte, inauterien txupinazoa, saioko ohiko tarteak, zozketak eta gonbidatuen bisitez gozatzeko aukera izango dugu, zuzenean.

Guretik igaroko dira hainbat tolosar ilustre: Joseba Usabiaga aktorea, Asier Gozategi (Gozategi), Lander Zalakain (Belakoko bateria jolea) eta Verde Prato musikaria. Azken honek, gainera, zuzeneko emanaldia eskainiko digu, setean bertan.

Bestela, Andoni Ollokiegi ere gerturatuko zaigu, ohi bezala, eskatzen diogun horri erantzuteko gogoz.

Bertaratzen direnek, didatarren konpainiaz gozatzeaz gain, 100 euroko saria irabazteko aukera izango dute. Tolosan ez daudenek, saio berezia irrati bidez zein streamingez jarraitzeko aukera izango dute, Gaztearen YouTube kanalean eta webgunean.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena