Zuzenketa Eskubidea Arautzen duen Lege Organikoaren aurreproiektua gaur onartu du Ministroen Kontseiluak, eta sare sozialen erabiltzaile garrantzitsuez hitz egiten du, sare sozial batean 100.000 jarraitzaile baino gehiago dituzten edo sare sozialetan orotara 200.000 baino gehiago dituztenei buruz.
Europar Batasuneko monopolioen aurkako arauak ez betetzeagatik ezarri dio zigorra, Facebook Marketplace online iragarki sailkatuen zerbitzua bere Facebook sare sozialarekin lotzeagatik. Metak helegitea aurkeztuko duela iragarri du.
Verballenas.com konpainiak bideo bat argitaratu du bere facebookeko orrian. 2020 eta 2021ean ere balea konkordun batzuk ikusi zituzten inguru horretan.
Bruselak arau-hauste prozedura abiatu du erraldoi teknologikoaren kontra. Batzordeak zalantzak ditu Metak "nerabeen zerbitzu digitalen legean zehaztutako betebeharrak betetzeko nahikoa egin ote duen".
Uste du enpresa ez dela betetzen ari publizitate engainagarria eta balizko desinformazio-kanpainak ez hedatzera behartzen duen Europako Batasuneko araudia.
Gomezserracioneko (Segovia) alkate ohi eta PPko egungo zinegotziak Pedro Sanchezek "tiro bat" merezi duela idatzi ondoren, PSOEk kargugabetzea eskatu du. PPk kanporatze espedientea ireki dio eta, antza, baja eskatu du berak. PPk "indarkeria eta mehatxu mota guztiak" gaitzetsi dituela berretsi du.
Facebookeko eduki ikuskatzaile batek bere egunerokotasuna nolakoa den zehaztu digu. Egunero, eduki oso bortitzak kudeatzen dituela dio, eta horrek ondorioak uzten dituela langileen buru-osasunean. Enpresari, laguntza sikologikoa handitzea eskatzen dio.
Mugikorrarekin eta internetekin dugun harremanaz eta honek osasun mentalean duen eraginaz aritu dira Iruñe Astiz, Jon Abaitua eta Telmo Lazkano, "Zulora"ren denboraldi berriko lehen atalean.
Elon Musk eta Mark Zuckerberg entrenatzen hasi dira dagoeneko lehiarako, eta lortzen duten dirua gerrako beteranoei emango dietela adierazi dute. Azken asteetan baieztatu egin da borroka hori errealitate bihurtuko dela.
Europako Batzordearen ustez, Youtube edo TikTok plataformek, esaterako, argi utzi behar dute adimen artifizialak zer eduki sortu dituen, jardunbide egokien kodeari erantzuteko.
Olaia Martinez 18 urteko TikTokerra da. Xabier Huitzik 64 urte ditu eta sarri publikatzen ditu edukiak Instagramen. Nola bizi dituzte sare sozialak? Antzekotasunik ba ote du bien jardunak?
1.200 milioi euro ordaindu beharko ditu multinazionalak. Irlandako Datuen Babeserako Batzordeak, gainera, EBtik Estatu Batuetara erabiltzaileen datu pertsonalen transferentzia eteteko agindu dio.
Gainera, konpainia teknologikoak 5.000 lanpostu huts betetzeko egitasmoak bertan behera utzi ditu. Joan den azaroan Metak 11.000 langileren, beharginen % 13 inguru, irteera iragarri ostean etorriko dira kaleratze berriak.
Twitter, askotan, irain putzu beltza izan arren, inpunitatea ez dago bermatuta anonimotasunean ezkutatuta ere. Espainiar Estatuan azaroan izan zen lehen kondena "fake news"ak partekatzeagatik.
Sare sozial bakoitzak bere ezaugarriak ditu eta ondo elkartu behar dituzte sofakideek "Mihiluze" saioko jolas honetan. Zenbat dakite Tinder, Facebook, Instagram, Tiktok, Twitter edo Telegrami buruz?
Merkataritza elektronikoko enpresa ez da lehena sektorea jasaten ari den krisiaren ondorioak pairatzen dituena; Facebookek, Whatsappek, Instagramek eta Twitterrek ere kaleraketa masiboak egin dituzte.
Langileen % 13ri eragingo dio kaleratzeak, 18 urtean egindako lehenak. Zuckerbergek aitortu du huts egin zuela pandemian inbertsioak handituta. "Zoritxarrez, ez da nik espero bezala atera. Oker nengoen eta nire egiten dut horren erantzukizuna", esan du.
Monopolioaren kontrako arauak betebehar batzuk ezartzen ditu lehia askearen izenean. Enpresa teknologiko handiek bete beharko dituzte, Europar Batasunak horiek ikertu aurretik.
Instagram, TikTok eta Snapchatek ez bezala, BeReal sare sozialak filtrorik gabeko egunerokotasunaren aldeko apustua egin du. 2020an sortutako aplikazioak susperraldia izan du azken hilabeteetan eta dagoeneko doako sare sozialen hirugarren postuan dago.
Sare sozialak akats bat izan du asteazken honetan, 07:00etatik aurrera. Erabiltzaile asko Twitter sare sozialera konektatu dira gertatutakoaren inguruan informatzeko asmoarekin.
Edozer gauza esan daitekeela dirudi, eta horrek erasoen helburu direnei min handia egiteaz gain, harremanak eta eztabaida polarizatu egin ditu, muturrera eraman ditu, akordioak eta hurbiltasuna zailduz eta taldeak eta gizarteak apurtuz.
Metaren sare sozialek politika aldatu dute behin-behinean, eta Errusiako soldaduen edo herritarren kontrako indarkeria deiak onartuko dituzte, "Ukrainako inbasioaren testuinguruan".
Errusiako Gobernuaren aldeko mezuak igortzen dituzten hedabideen emisioak debekatzeko Europar Batasunak egindako eskaerari erantzuten hasi dira sare sozialak.
Meta enpresak (Facebook eta Instagram biltzen dituena) Europako erabiltzaileen datuak AEBko egoitzara transferitzea eragozten dion sententzia judiziala jaso berri du.
Sententzia judizial batek Facebook eta Instagram konpainien enpresa nagusiari Europako erabiltzaileen datuak AEBko egoitzara transferitzea eragozten dio.
Artziniegako Udalak abizen hori duten "ahalik eta jende gehien" bildu nahi du uztailaren 9an egingo duten ekitaldi batean. Espainiako Estatuan 750 lagun baino gehiagok dute, eta Latinoamerikan dozenaka omen dira.
Enpresa teknologikoen azken apustua da metabertsoa: mundu birtual bat, jolasteko ez ezik, lanera joateko, kontzertuak ikusteko edota negozioak egiteko aukera ere ematen duena. Bultzatzaileen artean dago Mark Zuckerberg Facebooken sortzailea, eta Nafarroan bada arlo horretan dabilen enpresa bat.
Kanpainaren helburua da zibersegurtasunaren inguruko kontzientziazioa eta sentsibilizazioa sustatzea, haur eta nerabeen inklusioa, aniztasuna eta tolerantzia oinarri hartuta.
Facebooken, Instagramen eta WhatsApp mezularitza zerbitzuaren jabe den enpresak konpainiaren izena aldatzea erabaki du eta Meta izena izango du hemendik aurrera.