Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota

Pilota

00:18

Pilota

Zesta punta

Erikak eta Maialenek Elaia eta Naroa menderatu dituzte, eta Euskotren Winter Serieseko finalean izango dira

EITB MEDIA

Markina-Xemeingo aurrelariak eta Berriatuko atzelariak 15-7 irabazi dute lehenengo seta, eta bigarrena, ordea, 15-12 amaitu da. Banakako Seriesen, Erkiagak, Lekerika 12-3 eta 12-5 mendean hartuta, finalerako txartela eskuratu du.

0:44
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Erika Mugartegi eta Maialen Aldazabal 2024ko Euskotren Winter Serieseko finalerako sailkatu dira, astelehenean, Durangoko Ezkurdi pilotalekuan txapelketako bigarren finalerdian Elaia Gogenola eta Naroa Merino bi jokotan mendean hartuta. Markina-Xemeingo aurrelariak eta Berriatuko atzelariak 15-7 irabazi dute lehenengo seta, eta bigarrena, ordea, 15-12 amaitu da. Hala, Erika eta Maialen finalerako sailkatu dira; Helena Barrenetxea eta Arai Lejardi izango dituzte aurkari horretan.

Lehenengo seteko hasieran, parean ibili dira bi bikoteak; lau puntistek erakuts dute maila ederra. Seina izan da partida, eta emaitzak ondo erakusten zuen kantxan nagusitzen zen parekotasuna. Hortik Aurrera, baina, Erika sendoago eta trebeago aritu da aurreko koadroetan, eta, Maialenek segurtasunak bikain lagunduta, jokoa erabaki duten hainbat tanto erdietsi ditu. Azkenean, 15-7 amaitu da aurreneko jokoa.

Lehenengo set hori eskuratuta, Erika eta Mailen aurretik jarri dira bigarrenean ere, baina Elaiak eta Naroak lortu dute aldea ez izatea nabarmena; hori ez ezik, Berriatuko aurrelariak eta puntista tolosarrak, finalaurreko honetan atzelaria bera, gero eta gertuago kokatu dira markagailuan. Hamaikana izan dira, hain zuzen ere. Erika eta Maialen ez dira atzetik ibili, baina lan handia egin behar izan dute, norgehiagokaren amaierara arte, finalerako sailkatzea bermatzeko. 15-12 bukatu da bigarren jokoa.

Horrenbestez, hurrengo astelehenean, hilaren 11n, Euskotren Winter Seriseko final handia jokatuko dute Ezkurdin, Erika-Maialen eta Helena-Arai bikoteek. Erika Mugartegik edo Arai Lejardik lortuko dute 2023ko Winter Seriesen irabazitako txapela berrestea.

Aritz Erkiaga, Banakako Serieseko finalera

Halaber, Banakako Serieseko bigarren finalaurrekoa ere jokatu dute Ezkurdin; horretan, Aritz Erkiagak Unai Lekerika menderatu du, bi jokotan, 12-3 eta 12-5. Hala, Ispasterreko aurrelariak, Banakako Serieseko egungo txapeldunak, 2023an irabazitako txapela berriro janzteko aukera izango du, txapelketako finalean.

Erkiaga aurkaria baino gehiago izan da Durangoko pilotalekuko kantxan, eta garaipen argia erdietsi du. Beraz, Eusko Label Winter Seriesen irabazitako txapelaren ostean, bigarrena ere eskuratzeko moduan dabil. Finalean, hilaren 11n ere, Johan Sorozabalekin arituko da, nor baino nor gehiago.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena