Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota

Pilota

11:16

Pilota

Zesta-punta

Euskotren Women Winter Series txapelketaren bigarren edizioa, gaurtik aurrera

EITB MEDIA

Partida guztiak ikusgai egongo dira ETB1en eta eitb.eus-en, 22:15etik aurrera. Finala martxoaren 11n jokatuko dute, astelehenez.

1:02
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskotren Women Winter Series emakumezkoen zesta-punta txapelketaren bigarren edizioa martxan jarriko da, otsailaren 26tik martxoaren 11ra, Durangoko Ezkurdi frontoian.

Elaia Gogenola da aurtengo nobedade nagusia. Aurrelari bizkaitarrak (Berriatua, 2007) Eneritz Lizardi ordezkatuko du. Izan ere, nahiz eta Mutrikuko puntista erreferenteetako bat den emakumezkoen zestan, ezingo du aurtengo ekitaldian parte hartu lesio larri baten ondorioz. Gipuzkoarrak hautsita du eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua; hartara, martxoaren 14an egingo diote ebakuntza, eta bajan egongo da sei hilabetez. Hasieran batean, Ihart Arakistain zen Gogenolarekin jokatzekoa, baina Naroa Merino tolosarrak hartuko du haren lekua. 

Egungo irabazleak, Erika Mugartegi eta Arai Lejardi markinarrak, ez dute bikote gisa jokatuko bigarren edizio honetan. Mugartegik Maialen Aldazabalekin (Berriatua) jokatuko du; Lejardik, berriz, Helena Barrenetxea durangarrarekin. Txapelketako laugarren bikotea Maite Ortiz de Mendibilek (Gasteiz) eta Frida Watkingsek (Zumaia) osatuko dute.

Gizonezkoen banakakoa

"Banakako Series" txapelketari dagokionez, Johan Sorozabalek, Ludovic Laduchek, Aritz Erkiagak Unai Lekerikak jokatuko dute. Lehendabiziko biak otsailaren 26an izango dira aurrez aurre; astebete geroago puntista bizkaitarren txanda helduko da. Azken bi horiek amaitu berri den Eusko Label Winter Series txapelketako finala jokatu berri dute elkarren aurka.

Honako hau da neurketen egutegia:

-Otsailak 26, finalaurrekoak (19:00etan)

Helena-Arai vs Maite-Frida (Euskotren WS)

Johan vs Laduche (Banakako Series)

-Martxoak 4, finalaurrekoak (19:00etan)

Erika-Maialen vs Elaia-Naroa (Euskotren WS)

Erkiaga vs Lekerika (Banakako Series)

-Martxoak 11, finalak (19:00etan)

Norgehiagokak ETB1en eta eitb.eus-en ikusteko aukera egongo da, 22:15etik aurrera.

Bonoak eta sarrerak

Txapelketareko bonoak eta sarrerak eskugarri daude Eraman! webgunean.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena