Auritzeko suhiltzaileek aurkitu dute Ezparrondo sakanean, 17:30ean, lur malkartsuan. Jendarmeriak ostiralean jakinarazi zion Guardia Zibilari gizona ez zela familiarekin harremanetan jarri, eta haren bila hasi ziren Nafarroako suhiltzaileen laguntzarekin.
Horietako bat, gainera, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten, hankan hautsiren bat zuelakoan. Gainerakoak aterpetxean geratu ziren atseden hartzen.
Maritxu Usabiaga zizurkildarrak 82 urte ditu eta aurten egin du Donejakue bidea 50. aldiz. Erretiroa hartu eta osasun arazo batekin hil zorian egon ondoren egindako promesa izan zen hasiera eta harrez gero ez da gelditu. Ultra erromesa dela esan genezake.
Urte osoan egiten da Donejakue bidea, baina, orain, udan, hasten da goi denboraldia. Hainbat erromes ikusten ditugu batetik bestera oinez eta horietako bat izan da gurean, Saturnino Telletxea
Aste Santu honetan, norbaitek Donejakue Bideko hainbat gezi hori faltsu margotu ditu, erromesak desbideratu eta arrisku larrian ipiniz. Aurizberrin gertatu da, eta erromesak Sorogain aldera bidaltzen zituen, mugikorrek estaldurarik ez duten tokira, hain zuzen.
Txurdinaga eta Begoña artean kokatuta egongo den aterpetxeak 60 pertsonentzako lekua izango du, eta 2024ko udaberrian ireki ditzake ateak. Guztira, 3,2 milioi euroko inbertsioa egingo du Udalak, eta horietatik 2,6 milioi Next Generation Europako funtsetatik datoz.
Suhiltzaileek ordu gutxi behar izan dituzte Aialako eta Mañuetako suteak itzaltzeko. Tenperaturaren beherakadak alerta maila abisu-horira jaistea eta murrizketak etetea ahalbidetu dute.
Bigarren urtez, kanpainak "arreta berezia" eskainiko die bidea egitea erabakitzen duten emakumeei. Programak hainbat tokitan QR kode bat duten txartelak eta informazio kartelak zabaltzea aurreikusten du.
Jubilatu ondoren hasi zen Maritxu Donejakue bidea egiten. Gaur egun, 81 urte ditu eta, dagoeneko, 45 aldiz egin du bidea. Bide bat baino gehiago probatu ditu, gainera.
Javierri giltzurruna transplantatu ondoren, egoera ikustarazteko eta emaileei eskerrak emateko, Norvegiatik Santiagorako bidea egin zuen Durangoko bikoteak; 5.266 kilometro 52 egunetan, bizikletan.
Bi aldiz egin du bidea Mikelek istripua izan zuenetik. Abenturak bizitzea, etxetik irtetea eta mugitzea bilatzen du horrelako erronkak egiten dituenean. Oztopoak gizakiok jartzen dizkiogula esaten du, eraikuntzen bidez batik bat.
Minbizia gainditu ondoren, nebarekin batera egin zuen bidea. Nebak lehenago itzuli behar izan zuen, ordea, Auritzen duten aterpetxearen obrak zirela eta. Bakarrik bideoa egin eta Finisterrera iristea berezia izan zen Maiderrentzat.
Auritzeko Lorentxa aterpetxea kudeatzen du Ander Otegik. Beti izan dituzte erromesak herrian eta beti aritu izan dira haiei laguntzen: lotarako lekuak bilatzen, bidea erakusten... Orain ogibide bilakatu du beti egin duen hori.
Euskal Herriko pertsona askok ekin dio aurten Donejakue bidean erromesaldia egiteari. Aitortu dutenez, kilometroak egitea gogorra izan ohi da; hala ere, aurten, beste zailtasun bat gehitu zaie bidean: covid-19ari aurre egiteko segurtasun-neurriak. Besteak beste, aterpetxeetako aforoak murriztu dira.
Gloria Santiago Balearretako presidenteordeak gizon batek Donejakue bidean egindako jazarpena salatu du sare sozialetan. Larrialdi zerbitzuetara deitzean, emakumea izanik bidea bakarrik egiteagatik errieta egin ziotela ere salatu du.
"Emakumea eta itsasoa" lemapean emakumeek itsas sektorearen garapenean egin, egiten eta egingo duten ekarpena goraipatzeko sortu zen ekimena. Euskadiko Kirol Portuko zuzendaria den Edurne Egañak kudeatu du ekimena.
Maskarekin aritzea kosta egin da hasieran, baina orain erromesek gehiago errespetatzen dute. Tarte askotan erromesek ez dute ia inorekin topo egiten, eta koronabirusa uxatzea espero dute.
Pasai Donibaneko Santa Ana Aterpetxeko arduraduna den Satur Telletxeak azaldu digunez, boluntarioak dira gehienak eta gazte sentitu arren, arrisku taldeen barruan daude.
Orreagako udako aterpetxeak gaur ireki ditu ateak. Orreagako Turismo Bulegoko arduraduna den Gurutze Viguiristik adierazi du erromes gehienak Frantziatik datozena.
Pandemiaren ondorioz atzo arte itxita egon dira Donejakue bideko aterpetxeak. Orain, Orreagatik Santiagoraino, 25 kilometroko tartean, aterpetxea bat behintzat irekita egongo da.
3.170 kilometro eta 82 egun behar izan ditu Yon Pavon lasartearrak Erromatik Santiagorainoko Donejakue bidea egiteko. Bi oinetako pare urratzeaz gain, hainbat komeria ere igaro dituela kontatu digu.
Bost atxilotuez gain, beste zazpi pertsona ikerketapean daude, eta guztiak Bilbon bizi dira. Taldeak erromesentzako aterpetxeetan egiten zituen lapurretak, gehien bat Nafarroan.
Teknologia berriak erabili dituzte eta erabat irisgarria egin dute bidea; edozein ezgaitasun duenak egin dezake bisita gidatua ezer galdu gabe. Hiriburuko Kale Nagusian zabaldu dute Ultreia zentroa.
Haizea, elurra eta hotza aurkitu zuten erromesek Lepoeder inguruan eta Izandorreko aterpetxean hartu zuten babesa. Larrialdi zerbitzuei deitu zieten eta Auritzeko suhiltzaileek joan ziren euren bila.
Izandorreko aterpetik atera behar izan dituzte. Donibane Garazi (Nafarroa Beherea) eta Orreaga (Nafarroa) lotzen dituen Donejakue Bideko tartea egiten ari ziren.