13:08

Faktoria

Donejakue bidea 50 aldiz

Maritxu Usabiaga: "Uste nuena baino indartsuagoa naizela erakutsi dit Santiago bideak"

Ane Albisu | EITb Media

Maritxu Usabiaga zizurkildarrak 82 urte ditu eta aurten egin du Donejakue bidea 50. aldiz. Erretiroa hartu eta osasun arazo batekin hil zorian egon ondoren egindako promesa izan zen hasiera eta harrez gero ez da gelditu. Ultra erromesa dela esan genezake.

  • Maritxu Usabiaga

    Maritxu Usabiaga

    20:20 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Maritxu Usabiagak Irurako bere etxean hartu du "Faktoria" saioa. Haren etxea museo bizia dela egiaztatu ahal izan dugu. Donejakue bideko oroigarriz josita du etxea eta oroigarri guztien atzean oroitzapen indartsuak.

Argi esan digu Donejakue bidea ez dela jolasa, serio hartu behar dela eta ondo prestatuta joan behar dela, zaila delako eta sufritu behar izaten delako. Zakurrak heldu zionekoa, basurdeak parez pare agertu zitzaizkionekoa, deshidratatu zenekoa....kontatu dizkigu.

Mundu osoko lagunak egin ditu eta asko eman dio Maritxuri Donejakue bideak. Besteak beste, uste zuena baino indartsuagoa dela erakutsi dio. Eta indar horrekin, beste urte askoan jarraitzea opa diogu.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena