Zubimendik zelaia utzi behar izan zuen 70. minutuan, min hartuta. Multzoen fasea amaitzeko jardunaldi baten faltan, Espainiak ziurtatuta du bere multzoko lehen postua.
Eneritz Vadillok eta Markel Belokik bederatzigarren postuan amaitu dute txirrindularitzako errelebo mistoko erlojupekoa proba. Espainiako selekzioan De La Cruz, Garcia Pierna, Blasi eta Benito izan dituzte taldekide. Australiak irabazi du, Alemania izan da bigarren eta Italia hirugarren.
Frantziako Tourreko 9. etapa ikusgarria izan da. Hainbat 'sterrato' zati izan ditu, eta txirrindulariek ikuskizun bikaina eman dute. Tadej Pogacar liderra, Remco Evenepoel (sailkapen nagusiko bigarrena) eta Jonas Vingegaard (hirugarrena) nor baino nor gehiago ibili dira.
Havertz, penaltiz, eta Musiala izan dira alemaniarren golegileak, partidako bigarren zatian. Final-laurdenetan Espainia edo Georgia izango dute aurkari.
Bai Ingalaterra eta Esloveniaren arteko partidan, bai Danimarka eta Serbiaren aurtekoan, ez da golik egon. Beraz, sailkapenak ez du mugimendurik izan azken jardunaldian.
Aurreko partidan, Esloveniak eta Serbiak bana berdindu dute Karnicniken eta Jovicen golekin, beraz, hurrengo faserako txartela azken jardunaldian bilatu beharko dute.
Ekainaren 20ra arte egongo da espetxean akusatua. 39 urteko gizona mozkor eta, itxuraz, drogen eraginpean zegoen Frederikseni eraso zionean. Epailearen aurrean zegoenean "erdi lo" zegoela adierazi dute. Atxilotuak errugabetzat jo du bere burua.
2019az geroztik da Frederiksen gobernuburu, eta "hunkituta" azaldu da gertatukoagatik. Ostiralean eraso dio gizon batek, Kopenhage erdiguneko plaza batean, eta erasoa izan den tokian bertan atxilotu dute erasotzailea.
Montse Tomeren taldeak aurka zuen 0 eta 2ko emaitza irauli zuen azken 25 minutuetan. Irene Paredesek Espainiaren bigarren gola sartu zituen, eta Lucia Garciak, hirugarrena, luzapenean.
Visma Lease a Bike taldeko txirrindulari danimarkarrak, 2022ko eta 2023ko Frantzoako Tourreko irabazlea bera, eroriko larria izan zuen Euskal Herriko Itzulian, apirilaren 4an; asteartean, hilabete eta hiru egunen buruan, iragarri du ez duela baztertzen 2024ko Tourrean lehiatzea.
1640ko eraikina da, turista asko eta asko erakartzen dituena. Erabat kiskalita geratu da, eta goiko kapitela ere eraitsi egin du suak. Oraindik ez da zabaldu sua nola piztu den.
Eraikina 1640an egin zen eta Christianborg jauregitik gertu dago, Parlamentua dagoen lekuan, eta herrialdeko atrakzio turistiko nagusietako bat da. Oraindik ez dakite zerk eragin duen sutea.
Batetik, egungo Txapeldunen Ligako irabazleak 1-3 irabazi zion Copenhageri Parken Stadiom zelaian; bestetik, Real Madrilen 0-1 hartu zuen mendean Leipzig, Alemanian.
Yehya Sarea huthien bozeramaile militarrak baieztatu du erasoak jasan dituztela bart, eta ohartarazi duenez, "ez dira zigorrik gabe geratuko". AEBk, Erresuma Batuak, Australiak, Bahrainek, Kanadak, Danimarkak, Herbehereek eta Zeelanda Berriak osatutako koalizio batek egin ditu erasoak.
Errege izendatu aurretik, Margrethe II.a erreginak abdikazioa sinatu du, Estatu Kontseiluaren aurrean. Erregeak, Mary emazteak eta lau seme-alabek daniarrak agurtu dituzte Kopenhageko Christiansborg gazteluko balkoitik.
Ekimena duela hamar urte hasi zen kayak gutxi batzuekin, baina azken urteotan gero eta ontzi gehiago batu dira. Ekitaldi honek Eguberrien hasiera markatzen du Danimarkan.
Katalin Kariko biokimikari hungariarrak eta Drew Weissman immunologo estatubatuarrak jaso dute Medikuntzaren Nobel saria, Stokolmen, gerora covid txertoa garatzeko ezinbestekoak izan ziren oinarriak lortzeagatik. Literatura, kimika, fisika eta gainontzeko diziplinetako sariak ere banatu dira gaur.
Matej Mohoric Kasper Asgreeni gailendu zaio esprintean 19.etapan, helmugako argazkian erabaki den lehian. Bideo honetan bi gizonen arteko borroka nolako izan den ikus daiteke.
Frantziako Tourreko 9. etapa Puy de Domeko mendeantean amaitu da. Jonas Vingegaard liderrak eta Tadej Pogacar sailkapen nagusiko bigarrenak lehia ikusgarria eskaini dute beste behin. Bideo honetan duzu ikusgai Tourra irabazteko faboritoen arteko 9. etapako lehia.
Jonas Vingegaardek minutu eta 4 segundo sartu dio Tadej Pogacarri Frantziako Tourreko bosgarren etapan. Danimarkarra sailkapen nagusiko bigarren postuan dago, eta 53 segundo ateratzen dizkio esloveniarrari.
Jai Hindleyk irabazi du Frantziako Tourreko 5. etapa. Ondorioz, australiarrak liderraren elastikoa jantzi du. Faboritoen arteko lehian Jonas Vingegaard irabazlearen atzetik helmugaratu den taldean sartu da, eta denbora sartu dio Tadej Pogacarri.
Frantziako Tourreko 5. etapako azken mendatean, Marie Blanquen, Jonas Vingegaardek Tadej Pogacar atzean uztea lortu du. Denbora sartu dio danimarkarrak esloveniarrari bosgarren etapan.
Tadej Pogacarrek eta Jonas Vingegaardek erasoa jo dute Jaizkibelgo igoerako azken metroetan. Pogacarrek amaitu du igoera lehen postuan eta Vingegaardek bigarrenean. Besteak atzean utzi dituzte.
Jonas Vingegaard prest da Frantziako Tourrari ekiteko. Denboraldi hasiera bikaina egin du danimarkarrak, O Gran Camiñon, Itzulian eta Dauphiné Kriteriumean. Paris-Nizan, aldiz, Tadej Pogacar nagusitu zen Vingegaard bera gaindituta.
Australiako selekzioak mendean hartu du Danimarka (1-0) multzoen faseko azken jardunaldian eta final-zortzirenetan egongo da D multzoko bigarren sailkatu gisa. Frantziak aurrera egin du lider moduan Tunisiaren kontra galdu egin duen arren (1-0). Danimarka eta Tunisia kanporatuta geratu dira.
Norgehiagokak protagonista handi bat izan du hasieran, Christian Eriksen daniarra lehiaketa handi batera itzuli baita, 2020ko Eurokopan izandako arazoaren ostean.
Jonas Vingegaard 2022ko Frantziako Tourreko irabazleak bereganatu du garaipena Singauprreko Kriteriumean. Chris Froome izan da bigarren eta Vincenzo Nibali hirugarren.
Danimarkak jakinarazi du gas ihesa amaitutzat eman daitekeela barruan zegoen gas guztia atmosferara kanporatu delako. Atzoko aurreikuspenen arabera, gasbidea hutsik egon zitekeen gaurko.