18:26

Munduko Txapelketa

Qatar 2022

Australiak ezustekoa eman du eta final-zortzirenetara sailkatu da Frantziarekin batera

EITB Media

Australiako selekzioak mendean hartu du Danimarka (1-0) multzoen faseko azken jardunaldian eta final-zortzirenetan egongo da D multzoko bigarren sailkatu gisa. Frantziak aurrera egin du lider moduan Tunisiaren kontra galdu egin duen arren (1-0). Danimarka eta Tunisia kanporatuta geratu dira.

  • Autralia

    Autraliako jokalariak Leckieren gola ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Australiak ezustekoa eman du Qatarko Munduko Txapelketako final-zortzirenetara sailkatuta, asteazken honetan (azaroak 30) Danimarka mendean hartuta (1-0) D multzoko hirugarren eta azken jardunaldian.

Sailkapen historikoa erdietsi du selekzio australiarrak. Multzoko bigarrena izan da Ozeaniako taldea, eta Frantziak amaitu du lidertzan Tunisiaren aurka porrota jaso duen arren (1-0). Ondorioz, Danimarka eta Tunisia kanporatuta geratu dira.

Garaipena bereganatu du Australiak Danimarkaren kontra, 1-0eko emaitzarekin. Neurketa parekatua izan da, bietako talde bat ere ez da bestea baino gehiago izan, baina Mathew Leckiek 60. minutuan sartu duen golak erabaki du lehia. Azken txanpan, erasora jo du Danimarkak, ez du abagune argirik sortu, Australiak defentsan lan ona egin du, eta garaipenak ez dio ihes egin.

Kylian Mbappe (Francia) eta Yassine Meriah (Tunez)  2022ko Qatarreko Mundialian. Foto: EFE

Kylian Mbappe (Frantzia) eta Yassine Meriah (Tunez) 2022ko Qatarreko Mundialan. Argazkia: EFE

Multzoko beste norgehiagokan Tunisiak irabazi egin dio Frantziari (1-0), baina garaipena ez da nahikoa izan Afrikako taldearentzat final-zortzirenetara sailkatzeko. Khazrik gola sartu du Tunisiarentzat 58. minutuan. Frantziak aldaketa asko egin ditu hamaikakoan eta aurkaria baino gutxiago izan da. Hala ere, frantziarrek neurketa berdindu dute luzapenean; Griezmannen gola, ordea, baliogabetu egin du epaileak VARa kontsultatu ostean, aurrelaria jokoz kanpo egon delako. Amaieran, Tunisiak bereganatu ditu hiru puntuak, baina txapelketatik at geratu da.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    20 Zuzenean 15:10 - 17:30 ERREMONTEA | Berria txapelketaren finala
    20 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Ezkurdia vs Zabala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena