Arratsaldeko zazpietan hasiko da proba San Mames estadioaren ondoan, eta Guggenheim Museoan amaituko da. Gutxi gorabehera, 18:00ak eta 24:00ak bitartean izango dira aldaketak.
Euskotreneko eta Bizkaibuseko plantillek bitarteko eta baliabide gehiago eskatu dizkiete erakundeei azken hilabeteotan jasaten ari diren erasoak geldiarazteko.
Sindikatuen arabera, grebaren jarraipena "zabala" izaten ari da pribatizatu gabeko garraio publikoan. Garraio publikoan, gutxieneko zerbitzuak % 30ekoak izango dira gaur.
Bizkaiko Garraio Partzuergoa eta Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza ostegun honetan bildu dira % 50eko deskontua onartzeko, EAJk eta PSEk horrela adostu ondoren.
150.000 langile inguru daude deituta gaur grebara. Erosteko ahalmena bermatzea eta erkidegoko enplegu publikoa finkatzea eskatu dute sindikatuek, behin-behinekotasuna % 8ra murriztu arte.
Barik, Bat eta Mugi txartelak dituzten Euskotreneko erabiltzaileei aplikatuko zaie. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak bigarren seihilekora luzatu nahi ditu EAEko garraio publikoaren operadoreentzako % 10eko laguntzak.
Erabiltzaile gehienak maskararik gabe bidaiatzen ari dira garraio publikoan, baina oraindik jende askok erabiltzen jarraitzen du, derrigortasuna kendu den lehen egun honetan.
Garraiobideetan ez ezik, optiketan, audiometria zentroetan eta ortopedietan ere derrigorrezko izateari utziko dio. Espainiako Osasun ministroaren arabera, pandemiaren "okerrena" igaro denean pauso bat da "normalizaziorako" bidean.
Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak egun horretan sinatuko du agindua. Osasun-zentroetako derrigortasuna, ordea, mantendu egingo du.
Isabel Rodriguez bozeramaileak zehaztu duenez, Txinako bidaiarien sarreraren harira hartu ziren neurriek izandakon eragina aztertzen amaitzen dutenean hartuko da erabakia.
EAEko erakundeek bezala, Nafarroako Gobernuak ere billeteak merkatzeko asmoa berretsi du. Espainiako Gobernuaren baldintza onartuta, % 30etik % 50era igaroko dira deskontuak Nafarroan.
Larunbat honetan egingo den Bilbao Night Marathon lasterketak hiriburuko zirkulazioa erabat aldatuko du. Mozketak, batez ere, Basurtu, Indautxu, Abando, Olabeaga, Zazpikaleak, Uribarri, Castaños, Deustu, Ibarrekolanda eta San Ignazio auzoetan egingo dira.
Eusko Jaurlaritzak bihar, ostiralarekin, argitaratuko du proiektuaren informazio-azterlana. 42 milioi euro pasatxoko aurrekontua du. Euskalduna Jauregia izango du abiapuntu, eta Olabeaga izango da lehen geltokia; handik uhartera igaroko da zubi berri horren bidez.
Ezbeharra 18:00ak aldera gertatu da, Gurtubai kalean, Bilbao Intermodalaren parean. Tranbiaren zerbitzua eten egin behar izan dute Casilla eta Euskalduna geltokien artean.
Webgunearen edo aplikazioaren bidez izen eman eta bonu mota aukeratu behar da. 10 eta 20 euro arteko fidantza aurreratu beharko da eta gutxienez 16 bidaia eginda, dirua itzuliko da.
Tarifen aldi baterako hobaria honako garraiobide hauetan aplikatuko da: trenbideko bost lineak (E1, E2, E3, E4 eta E5), Bilboko metroaren 3. linea, Bilboko eta Gasteizko tranbiak eta Larreinetako funikularra.
Hamabi egun horietan, obrak egingo dituzte tranbiaren ibilbide horretan eta, ondorioz, ez da zerbitzurik izango. Bolueta eta Arriaga artean, berriz, zerbitzua ohikoa izango da.
Fito & Fitipaldis taldeak eskainiko duen kontzertuak ikusmin handia sortu du. 45.000 pertsonak baino gehiagok izango dute aukera futbol-zelaian egoteko, eta, sarrerarik ez baduzu baina ez baduzu galdu nahi, eitb.eus-en, ETB2n eta Radio Euskadin ikusi ahalko duzu.
Tranbia bat errailetik atera da Bizkaiko hiriburuan, Atxuriko geltokiaren parean. Atxuri eta Bolueta artean ostiralean martxan jarritako linea berriko trena da. (@alfsetiey Twitter erabiltzailearen bideoa)
Horrela, Bizkaiko hiriburuko tranbiak zortzi kilometroko ibilbidea eta 16 geltoki izango ditu Bolueta eta Casilla artean. 3.000 pertsona ingururi egingo die mesede tranbia Boluetaraino luzatzeak.
Bilboko tranbiak sei minutuan egingo du 2,3 kilometroko ibilbide berria. Juan Mari Aburtoren arabera, Atxuri, Abusu eta Bolueta auzoentzat ez ezik, Bilbo osorako da albiste bikaina tranbiaren zabalkundea.
Garraio publikoan ez da edukiera mugarik ezarriko, baina bai ordutegiari dagokionez: azken bidaia gauerdian abiatu beharko da (taxiak eta ibilgailu gidaridunak salbuetsita daude).
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordeak esan du "gogoragarri gisa" balio dutela "bitarteko eraginkor" gisa baino gehiago, "higienikoak baitira, ez sanitarioak". Geltokietan emango dituzte.
Jende gutxiago lanean, jende gehiago etxean. Egoera berri honen aurrean, garraio publikoan maiztasunak aldatu egingo dira. Gaur dagoeneko igarri da jende gutxiagok erabili duela.
Bilbon, Gasteizen eta Donostian, garraio zerbitzuak aldatuko ditu Euskotrenek urtarrilaren 5ean, errege desfileagatik, eta Anoetan zein San Mamesen aurreikusita dauden futbol partidak direla-eta.
Abenduaren 31n, tren zerbitzuen bukaera aurreratu egingo du Euskotrenek, linea guztietan. Asteazkenean, berriz, zerbitzuaren hasiera atzeratu egingo du, eta eguerdian eten egingo du.