Nafar kolektiboak Barakaldoko erakustazokan emango du bere ibilbideko azken kontzertua, lagunez inguratuta. Sarrerak azaroaren 21ean jarriko dituzte salgai.
BEC!ek SÜNE, Olatz Salvador, IZARO, Zea Mays, ZETAK, Olaia Inziarte, IDOIA eta beste hainbat artista hartu ditu asteburuan, BOSeko musikariez lagunduta, Ura Bere Bidean ekimenaren baitan.
Sarrerak astelehenean jarriko dira salgai, 12:00etan. Agurreko lehen kontzerturako sarrerak bi ordu eta erdian agortu ziren, eta bigarren kontzerturakoak ere bi ordu baino gutxiagoan saldu ziren.
Gatibu taldeak mende laurdeneko bideari agur esango dio datorren urtean. Azken kontzertua 2025eko abenduaren 13an egingo dute, BECen, eta sarrerak astelehenean, irailak 23, jarriko dituzte salgai.
Kontzerturako sarrerak asteazkenean, uztailak 17, jarriko dituzte salgai. Gaualdi horretarako iragarri dituzten lehen artista gonbidatuak Olatz Salvador eta Baiuca dira.
Mallabiako artistak iragarri duenez, 2025eko maiatzaren 31n amaituko du "cerodenero" estudioko bere laugarren diskoa aurkezteko bira, kontzertu "berezi" batean, gonbidatuek inguratuta. Sarrerak asteazkenean, uztailak 17, jarriko dituzte salgai.
BECeko zuzendari nagusi Xabier Basañez pozik agertu da aurtengoa "arrakastatsua" izan delako. "Berreskurapenerako edizioa izan zen 2022koa, eta indarberritzeko edizioa izan da aurtengoa. Sei pabiloiak bisitariz, talentuz, makinaz, erakusketariz eta berrikuntzaz bete dira", azpimarratu du.
Xabier Basañez Bilbao Exhibition Centreko (BEC) zuzendari nagusiak azpimarratu duenez, fabrikazio aurreratuan liderra den nazioarteko azokaren azken edizio honetan sei pabiloiak teknologiako, berrikuntzako, talentuko, eta makinetako erakusketariz beteta egon dira.
Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurtekoaren 32. Edizioa inauguratu du Iñigo Urkullu jarduneko lehendakariak. Ekainaren 3tik 7ra, Bilbao Exhibition Centreko sei pabilioiak hartuko ditu, eta 29 herrialdetako 1.558 sinadura bilduko dira bertan.
Martxan dagoen makineria handia izango da protagonista Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurtekoaren 32. edizio honetan. Ekainaren 3tik 7ra, Bilbao Exhibition Centreko sei pabilioiak hartuko ditu.
Barakaldoko BECera joan da gaur FAKTORIA, gaur hasi eta osotirala arte egingo den makina erremintaren biurtekoa bertatik bertara ikusi eta kontatzeko. 29 herrialdetatik etorritako 1500 enpresa baino gehiago elkartu dira. Xabier Ortueta klusterreko buruak esan digu, "azoka izugarria" espero dutela.
Euskal Herriko makina-erremintaren sektorea puntako teknologia eskatzen duen makina handietan eta soluzio konplexuetan espezializatu da azken urteetan. Bide horretan aurrera egiteko berritzen jarraitzea eta langileen trebakuntza handitzea du helburu epe ertainean.
Gaur zabalduko ditu ateak BECen egiten den azokarik handienak. 29 herrialdetatik etorritako 1.558 enpresak erakutsiko dituzte euren produktuak eta berrikuntzak bertan.
3.500 produktu eta zerbitzu baino gehiago izango dira ikusgai BIEMHen 32. edizioan ekainaren 3tik 7ra bitartean Barakaldoko BECen. Aurten, Mexiko izango da herrialde gonbidatua.
Erakustazokako zuzendaritzaren ustez, datuok berresten dute BEC "lehen mailako eragile" bihurtu dela 20 urteotan, Euskadiren "garapen sozioekonomikorako" zein "kanpo proiekziorako".
3.200 ekitaldi inguru, 19 milioi bisitari eta 1.806 milioi euroko eragin ekonomikoa. Datu horiekin iritsi da Bilbao Exhibition Centre (BEC) bere 20. urteurrenera.
19:13an, BECeko musika programazioa eten, eta iragarpen berezia egin dute jaialdiko antolatzaileek. Datorren urtean ere izango da ZEIDFEST Gaztea, apirilaren 5ean.
BECen, EHKSko kideak Sumarren hauteskunde ekitaldian sartu dira, Yolanda Diaz hitz egitera zihoanean. Getxon, pertsona bat atxilotu dute Voxen mitinaren ostean, ertzain bati jo dion objektu bat jaurtitzeagatik.
11:00etatik aurrera, ilaran egon ostean, familia giroan zein lagun artean, kartelaz gozatzen ari dira musikazaleak. 20 bat musika-talde eta artista izango dira oholtza gainean; Izaro, Janus Lester eta Bulego, tartean.
Goizean goiz hasi eta gauera arte luzatu da festa, Barakaldoko BEC!en. Bertan jo dute IZARO, Gatibu, Tanxugueiras, Merina Gris, La Plazuela, ZOO eta beste hainbat artistek. Ikusi hemen egunak utzitako irudiak. Argazkia: Peio Zama eta Ibai Salazar. Edizioa: Mario Lezaun.
Hitzordurako bederatzi egun falta direla agortu dira tiketak. Sarrerok lortzeko azken aukera ostiral honetan (apirilak 5) izango da, 8:00etatik aurrera.
Energia eolikoaren arloan BECen egiten ari diren topagunearen baitan, Energia Eolikoaren Espainiako Gutuna sinatu dute, sektorearen arabera, "mugarri" izango dena.
Julen Hernandezek aurkeztu digu ZEIDFEST Gaztearen aurtengo proposamena, EITBren Bilboko egoitzan. Apirilaren 13an, goizeko 10:30ean hasita, musikaz gozatzeko hitzordu ahaztezina izango dugu BEC!en.
Laugarrenez, musika sinfonikoa eta popa elkar hartuta entzungo dira, oraingoan Bizkaia Arenan, urriaren 25 eta 26an. Besteak beste, Celtas Cortosek, Huntzak, Reincidentesek, Gatibuk, Zea Maysek eta Izarok hartuko dute parte. Ostiralerako baino ez da gelditzen sarrerarik.
Guztira, 224 ekitaldi egin dira, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ogasunek 29,9 milioi euro bildu dituzte horiei esker. Halaber, bertako jarduerak 2.664 lanpostu sortzea ahalbidetu du.
Bigarren kontzerturako 15.000 sarrerak ere agortu dira, joan den ostegunean lehen emanaldiko txartel guztiak saldu ondoren. Taldeak azken data iragarri du, 2025eko martxoaren 15a, larunbata.
2025eko martxoaren 22ko ‘20 urte ZURE ESKUTIK’ jairako tiketak sei orduan bukatu ziren. Bigarren datarako (martxoak 21) sarrerak abenduaren 19an izango dira salgai.
Abenduaren 14an ireki zuten tiketen aurresalmenta, eta ordu gutxian agortu dira. 2025eko martxoaren 22an BECera joateko sarrera lortu dutenek egun osoko programazio bereziaz gozatzeko aukera izango dute.