12:40

Musika

Kontzertua

Ura Bere Bidean laugarrenez, urrian BECen: Jorge Drexler, ETS, Olaia Inziarte, Kalakan…

N. V. | EITB Media

Laugarrenez, musika sinfonikoa eta popa elkar hartuta entzungo dira, oraingoan Bizkaia Arenan, urriaren 25 eta 26an. Besteak beste, Celtas Cortosek, Huntzak, Reincidentesek, Gatibuk, Zea Maysek eta Izarok hartuko dute parte. Ostiralerako baino ez da gelditzen sarrerarik.

  • Imagen del concierto Ura Bere Bidean de 2023.

    Imagen del concierto Ura Bere Bidean de 2023.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Laugarren urtez, Ura Bere Bidean kontzertuak euskal musikarien kantuak eta herri kantuak musika sinfonikoarekin uztartuko ditu, bi egunez, urriaren 25 eta 26an, BEC Barakaldoko erakustazokako Bizkaia Arena pabilioian.

Artista hauek kantatuko dituzte Fernando Velazquezen egokitzapenak, getxoztar zuzendariaren beraren gidaritzapean: Süne, Olaia Inziarte, Janus Lester, Idoia, Bulego (Tom Lizarazu), Esti Markez, Zetak (Pello Reparaz), Olatz Salvador, Nøgen, Maren, Huntza (Josune Arakistain eta Uxue Amonarriz), Izaro, Eñaut Elorrieta, ETS En Tol Sarmiento (Iñigo Etxezarreta), Kalakan, Gatibu (Alex Sardui eta Haimar Arejita), Zea Mays (Aiora eta Piti), Mikel Urdangarin, Sorotan Bele, Mikel Markez eta Su Ta Gar (Aitor Gorosabel eta Xabi Bastida).

Aurtengo edizioan, gainera, Euskal Herritik kanpoko gonbidatuak izango dira, iaz Rozalen egon zen bezala: Celtas Cortos Valladolideko folk taldea, Reincidentes sevillarrak eta Jorge Drexler uruguaiar musikaria.

Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Koral Elkarteak lagunduko ditu musikariok zuzenean.

Urriaren 26ran sarrerak agortuta daude dagoeneko, eta hilaren 25eko, ostiraleko, sarrerak baino ez daude salgai, jaialdiaren webgunean, 28 eta 93 euro arteko prezioan.

UBB kontzertuan entzungo diren egokitzapenak moldatu egiten dira urtero, abesbatzetarako eta hainbat instrumentutarako, abesbatzok eta musika irakaskuntzako zentroek erabil ditzaten.

Gainera, Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Koral Elkarteak abestiok grabatzen dituzte, parte hartzen duten artistekin batera.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena