07:30ean bi noranzkoetan itxi dute errepidea, astelehenean bidera eroritako zuhaitzak erretiratzeko. 17:30 aldera errepidea berriro ireki dute garbiketa lanak bukatu ondoren.
Luizia 17:00etan gertatu da, N-634 errepideko 5. kilometroan, Usurbil eta Orio artean. Ertzaintza Orioko biribilgunetik eta Belartzako biribilgunetik (Donostia) bideratzen ari da zirkulazioa eta auto-ilarak sortu dira.
Gaur goizean gertatu da kamioi baten eta auto baten arteko azken ezbeharra, eta zirkulazioa ez da normaltasunera itzuli eguerdira arte. Bigarren istripua da astebeteko epean.
Hiru orduz erabat itxita egon da errepidea. Pertsona bat zauritu da ezbeharrean, eta auto barruan geratu da harrapatuta. Gurutzetako Ospitalera eraman dute, larri.
Istripua 12:30ean gertatu da, ikertzen ari diren arrazoiengatik, bi kamioik talka egin dutenean. Ezbeharraren ondorioz, errepidea guztiz itxita geratu da eta trafikoa AP-8ra bideratu dute.
Zaurituetako bi Galdakaoko ospitalera eraman dituzte eta hirugarrena, berriz, Galdakaoko ospitalera. Hainbat orduz errepidea itxi dute eta, bien bitartean, AP-8 autobidetik bideratu dute trafikoa.
20:00etatik aurrera, txandakako zirkulazio ezarriko dute semaforo bidez. Errepidea otsailaren 11tik dago itxita, denboralearen ondorioz kostaldeko euste horman 5,50 metrotako zulo bat agertu eta gero.
Gipuzkoako Foru Aldundiak teknologia berriak baliatu nahi ditu errepideak zaintzeko. Atzo, azken asteetako hirugarren zuloa sortu zen, Getaria eta Zumaia artean.
Goizaldean, zuloa zabaldu da oinezkoen pasealekuan, olatuen eraginez. Kalteak aztertuta, autoak errepidetik ibiltzea arriskutsua izan zitekeela ebatzi dute teknikariek, eta errepidea itxi dute. Arratsaldean, mendi aldera dagoen erreia zabaldu dute.
Goiz korapilotsua izan da gaurkoa EAEko errepideetan, eta gutxienez bost istripu izan dira lehen orduetan. Larriena N-634 errepidean jazo da. Hiru pertsona zauritu dira ezbeharrean, horietako bat larri. Bidea itxita egon da ia hiru orduz.
Autoaren gidaria ibilgailu barruan geratu da harrapatuta, eta atera dutenean, erietxera eraman dute. Ilarak sortu dira errepide horretan zein AP-8an, 10:40 arte.
Istripua 07:10ean gertatu da, eta suhiltzaileek esku hartu behar izan dute emakumea ibilgailu barrutik ateratzeko. Istripuaren ondorioz, errepidea itxita geratu da bi noranzkoetan.
Ezbeharra 19:05ean gertatu da. Hasiera batean, AP8 autobidea itxi behar izan dute, bi erreiak Iruneko noranzkoan. Dagoeneko erreietako bat berriro zabaldu dute Irungo noranzkoan.
Uda honetan 1.800.000 joan-etorri egin dira Biriatuko mugatik, noranzko bakoitzean, hau da, 2022an baino % 2 gehiago, eta joan den uztailaren 1etik 3 pertsona hil dira Euskal Autonomia Erkidegoko errepideetan (guztiak Gipuzkoan).
Ezbeharra gauerdia pasatxo jazo da, N-634an, AP-8rako sarbidea ematen duen biribilgunean. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, ibilgailua bidetik atera eta errepideko hesiaren kontra joan da.
Ondorioz, N-634 errepidea itxi dute puntu horretan, bi noranzkoetan. 14:20an berriro zabaldu da errepidea, behin laguntza- eta garbiketa-lanak amaituta.
Atzo 9 kilometrora arteko ilarak izan ziren Baionarako bidean, baina badirudi igande honetan, itzulera operazioaren azken eguna dezente lasaiagoa izango dela.
Istripua 01:00ak aldera gertatu da N-634 errepidean, Durangorako noranzkoan, eta gidaria tokian bertan hil da. Ezbeharraren ondorioz, errepidea pare bat orduz itxi dute.
Aldundia eta Tecnalia Bizkaia Connected Corridor (BCC) garatzen ari dira, mugikortasun kooperatiboaren eta azpiegitura adimendunen plataforma. Zer den eta nola funtzionatzen duen azalduko dugu erreportaje honetan.
Kamioi batek istripua izan du autopistan, Getaria parean, eta Irungo noranzkoan. Ondorioz, errepidea itxi behar izan dute hainbat orduz. Auto-pilaketek jarraitzen dute oraindik Frantziara bidean.
Istripuen ondorioz N634 errepidea Usurbilen eta GI-627 errepidea Arrasateko saihesbidean itxi egin behar izan dituzte eta auto ilara handiak sortu dira.
Ezbeharra 09:40ean jazo da, N-634 errepidean, Donostiako noranzkoan. Larri zauritu den txirrindularia helikopteroz eraman behar izan dute Donostia Ospitalera.
Ezbeharra igandean gertatu zen, 12:20 aldera. Ford Fiesta auto bat errepidetik atera zen eta kontrako noranzkoan zihoan txirrindulari bat harrapatu zuen.
La carretera, que había sido cerrada debido a un desprendimiento, ha sido totalmente abierta en sentido San Sebastián y han abierto un carril en sentido Cantabria.
N-634 errepidea erabat itxi behar izan dute Zarautzen eta BI-631 Bermeon. Alonsotegin Cadagua ibaia hainbat puntutan bidetik atera da. 51 l/m2 pilatu dira Cerrojan eta 49 l/m2 Matxitxakon.
Istripua 22:00etan gertatu zen, N-634 errepidean. Ertzaintza ikertzen ari den arrazoiengatik, MG auto batek eta Volkswagen Touran ibilgailu batek talka egin zuten.
AP-8 Peajerik Ez plataformak bizikleta martxa bat antolatu du Durango eta Zornotza arteko N-634 errepidean, AP-8 autobidean bidesaria kentzea aldarrikatzeko.