Loteriak albisteak 2022: Loteria Nazionala, Euromilioiak, Primitiboa eta Bonolotoa | EITB loteriak

Loteria

13:59

Loteria

Zozketa

Gabonetako Loteriak ez ditu patrikak bete Euskal Herrian

eitb.eus

Guztira, 22 herritan sariren bat jausi den arren, diru gutxi banatu dute. Gabonetako Loteriak gastatutakoaren % 6,64 itzuli die euskal herritarrei.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2014ko Gabonetako Loteriaren zozketa eskuzabala izan da Euskal Herrian, sari kopuruari dagokionez, baina diru gutxi banatu du; izan ere, euskal herritarrek 11.290.000 euro jaso dituzte saritan, baina 170 milioi jokatu dituzte, beraz, % 6,64 inguru bueltatu dio Estatuaren erakundeak euskal lurraldeari.

EAEn 10,4 milioi euro jaso dira, hori dela eta, gastatutako 139 milioi euroetatik % 7,5 soilik jaso dira bueltan.

Nahiz eta bigarren sariko dezimo batzuk, laugarren sari bateko kopuru dexente eta bosgarren sari batzuetako txartel gutxi batzuk bertan erosi diren, zozketa ez da eskuzabala izan. Batez beste 63,3 euro inbertitu dira loterian, iaz baino % 3,8 gehiago.

Bigarren saria, 125.000 euro dezimoko, EAEko hiru lurraldeetan jausi da, baina ez du dirutzarik utzi. Horri Gasteizen erositako bosgarren sari bateko dezimoren bat gehitu behar zaio, eta Bilbon erositako beste bosgarren baten txartela.

Halaber, sari nagusiek 890.000 euro baino ez dute utzi Nafarroan, Foru Erkidegoko saltokietan saldutako 30 milioi baino gehiagoetatik.

Erabateko arrakastatik gertuenen izan den bulegoa, Nafarroako hiriburuko Zaragoza etorbideko 13 zenbakiaren parean dagoena izan da. Bigarren sariko lau dezimo saldu ditu, 92.845 zenbakidunak, eta 500.000 euro banatu.

Zenbaki horrek saria utzi du, aipatutakoez gain, Mendabian eta Tuteran. Tuterako saltokiak, gainera, 07.617 zenbakiko beste bi dezimo ere saldu zituen, laugarren sarikoak.

Laugarren sari horretako beste dezimo bat Iruñeko Eroski merkataritza zentroko saltolkiak zabaldu du. Bulego horretako ordenagailuak aukeratu zuen automatikoki zenbaki sariduna.

67.009 beste laugarren sarietako bat San Adrianen saldua izan da, Pelayo Sola kalean dagoen saltokian, hain zuzen, baina dezimo bakarra.

Bosgarren sari batek, 60.009ak, 60.000 euro utzi ditu hiriburu nafarrean San Nicolas kalean dagoen saltokiak, Iruñeako loteria administraziorik zaharrena, serie bat salduta.

Herriz herri

Zehatz-mehatz, lurraldeka, Bizkaian, honako herriotan saldu dira dezimo saridunak: Bilbo (2.a, 4.a eta 5.a), Urduña (2.a), Zornotza (2.), Ondarroa (2.a), Abanto Zierbena (4.a), Portugalete (4.a), Barakaldo (4.a), Sestao (4.a), Gernika (4.a), Ortuella (4.a) eta Sondika (4.a).

Halaber, Gipuzkoan, Donostian (2.a eta 4.a), Urretxun (2.a), Oiartzunen (4.a), Zarautzen (4.a), Bergaran (4.a) eta Irunen (4.a) egokitu da sariren bat.

Araban, Langraiz Okan (2. saria) eta Gasteizen (2., 4.a eta 5.a) izan dira zorionekoak.

Azkenik, Nafarroan, Tuteran (2.a eta 4.a), Iruñean (2.a, 4.a, 5.a) eta San Adrianen (4.a) poza eta zoriona izan dira nagusi.

Euskal Herrian 32 aldiz egokitu da sari potoloa; azkenekoz, iaz. Orduan, 62.246 zenbakiak 180 milioi euro banatu zituen Arrasaten, herria Fagorren krisian buru eta belarri sartuta zegoenean, alegia. 5eko amaiera da dirua atzera gehien itzultzen duen zenbakia (32 aldiz) eta gutxien ematen duena, berriz, 1 amaiera (8 aldiz).

Iruzkinak

  • 404 Page Not Found

    404 Page Not Found

    The page you requested was not found.


    /eu/layout/loteria/loteria_detalle_eu/

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena