Zinemaldia 2020 | Donostiako Nazioarteko Zinemaldia 2020

Zinemaldia

11:49

Zinemaldia

72. edizioa

Sebastiane sariaren 25. urteurrena ospatuko dute Zinemaldian

N. V. | EITB Media

Gehitu elkarteak Donostiako jaialdian ematen duen LGTBIQA+ sariaren arduradunek "120 battements par minute" filmaren proiekzio berezia antolatu dute irailaren 22rako, asteazkena, Principe zinema aretoetan.

  • ''Baby'' Marcelo Caetanoren filmak irabaziko du aurtengo Sebastiane Latino saria

    "Baby" Marcelo Caetanoren filmak irabaziko du aurtengo Sebastiane Latino saria

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Krámpack (Cesc Gay, 2000) zein 20.000 especies de abejas (Estibaliz Urresola, 2023), Gehitu Euskal Herriko Lesbiana, Gay, Trans, Bisexual eta Intersexualen elkarteak hogeita lau aldiz banatu du, Donostiako Zinemaldiaren baitan, Sebastiane saria; hau da, "pertsona homosexual, bisexual, trans, intersexual, queer eta asexualen errealitate, askatasun eta aurrerapenak" ondoen islatzen dituen pelikulari ematen dion saria.

Sariaren 25. urteurrena ospatzeko, 120 battements par minute 2017ko Sebastiane saria irabazi zuen filmaren proiekzioa antolatu dute, irailaren 22rako (igandea), Principe zinema aretoetan, 18:15ean. Robin Campillo zuzendaria eta Nahuel Pérez Biscayart protagonista han izango dira.

Abiatu zutenetik, Sri Lankako, Venezuelako, Aljeriako eta Belgikako sexu askatasunaren gaineko lanak saritu ditu sariak, besteak beste, baita, esaterako, Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren bigarren filma, 80 egunean (2010).

Aurtengo edizioan, hamalau pelikula daude Sebastiane saria irabazteko izendatuta, New Directorseko bi: Bagger Drama eta Por donde pasa el silencio; Horizontes Latinoseko bost (Cidade; Campo, El Jockey, Los domingos mueren más personas, Ramón y Ramón eta Reas); Zabaltegi-Tabakalerako hiru (I Saw The Tv Glow, Sombra grande eta Boku No Ohisama); Perlakeko bat (Emilia Pérez); eta Made in Spaineko hiru (Norberta; Orgullo Vieja; eta Reír, Cantar, Tal Vez Llorar).

Epaimahaia Gehituko kideek eta Eneko Sagardoy eta Anna Castillo aktoreek osatuko dute, eta saridunaren izenaren berri ostiralean, hilak 27, emango dute, 19:00etan, Bidasoa Taproomen.

Sebastiane Latino, "Baby"rentzat

Sari nagusiaz gain, 2013an Gehituk Sebastiane Latino saria sortu zuen, Latinoamerikako filmak aintzat hartuta. Harrezkero, hamaika ediziootan Sebastián Lelio, Jayro Bustamante eta Clarisa Navas zinemagileen lanak saritu ditu. Aurten, Baby Marcelo Caetanok zuzendu duen Brasilgo ekoizpenak irabaziko du saria.

Sebastiane saria irabazi duten filmen zerrenda:

2000 Krámpack | Cesc Gay

2001 Le fate ignoranti | Ferzan Ozpetek

2002 Tani Tatuwen Pyabanna (Flying With One Wing) | Asoka Handagama

2003 Le soleil assassiné | Abdelkrim Bahloul

2004 Beautiful Boxer | Ekachai Uekrongtham

2005 Malas temporadas | Manuel Martín Cuenca

2006 Estrellas de la línea | Chema Rodríguez

2007 Caramel | Nadine Labaki

2008 Vicky Cristina Barcelona | Woody Allen

2009 Contracorriente | Javier Fuentes-León

2010 80 egunean | José Marí Goenaga – Jon Garaño

2011 Albert Nobbs | Rodrigo García

2012 Joven y alocada | Marialy Rivas

2013 Dallas Buyers Club | Jean Marc Vallée
Epaimahaiaren aipamen berezia: Pelo Malo | Mariana Rondón

2014 Une nouvelle amie | François Ozon

2015 Freeheld | Peter Sollet

2016 Bar Bahar | Maysaloun Hamoud

2017 120 battements par minute | Robin Campillo
Epaimahaiaren aipamen berezia: Soldatii. Poveste Din Ferentari | Ivana Mladenovic 

2018 Girl | Lukas Dhont

2019 Monos | Alejandro Landes 

2020 Falling | Viggo Mortensen

2021 The Power of the Dog | Jane Campion

2022 Something You Said Last Night | Luis De Filippis  

2023 20.000 especies de abejas | Estibaliz Urresola

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena