Zinemaldia 2020 | Donostiako Nazioarteko Zinemaldia 2020
Zinemaldia
Donostiako Zinemaldia
I. R. | EITB MEDIA
Gainera, afarietan parte hartuko dute Albert Raurich (Dos palillos), Vanessa Gonzalez eta Andres Viñales (La Huella), Naoyuki Haginoya (Nomo), Yinfeng Tang eta haren chef exekutibo Sanhuai Yu (Chila) eta Virgilio Martinez (Central) sukaldariek.
Joxe Mari Aizega (Basque Culinary Center) eta Jose Luis Rebordinos (Zinemaldiko zuzendaria). EFE
Donostiako Zinemaldiaren 70. edizioan, nazioarteko bost estreinaldik osatuko dute Culinary Zinema saila. Lehenengo proiekzioa Mibu. The moon on a dish izango da, jatetxe japoniar ospetsua sakonki ezagutzeko aukera ahalbidetzen duena. Limako Central jatetxeko sukaldariaren erretratua eskaintzen duen Virgilio filmak, aldiz, itxiko du saila. Tartean, La huella, the story of a beach bar dokumentala eta bi fikzio proiektatuko dituzte: Xiao shan he eta Tsuchi wo kurau junikagetsu.
Ikus-entzunezko horien emanaldiez gain, horiekin zerikusia duten bost afari tematiko ere egongo dira, gaur goizean Basque Culinary Centerren zuzendari Joxe Mari Aizegak eta Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak aurkeztu dituztenak.
Afari tematikoak irailaren 19tik 23ra izango dira, Basque Culinary Centerren; emanaldi eta afarietarako sarrerak irailaren 2an jarriko dituzte salgai, 10:00etan, Zinemaldiaren eta Kutxabanken webguneen bidez, eta 80 euroko prezioa izango dute. Soilik pelikulak ikusteko sarrerak irailaren 11tik aurrera jarriko dituzte salgai, 8,25 euroan.
Aurten, Culinary ohiko formatura itzuli eta hamar mahaikide izango ditu mahai bakoitzeko, esperientzia aberastuko duten elkarrizketak bultzatzeko. Basque Culinary Centerreko irakasle eta ikasleek afari guztietan parte hartuko dute, sukaldean eta aretoan lagunduz.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa