Zinemaldia 2020 | Donostiako Nazioarteko Zinemaldia 2020

Zinemaldia

15:46

Zinemaldia

ZINEMA

Garrel, Sang-oo eta Strickland Zinemaldiko sail irekian lehiatuko dira

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Zabaltegi-Tabakalera sailean lehiatuko dira, eta guztira 19 lan erakutsiko dituzte, horietatik 9 film laburrak.

  • Carmen Machi eta Pepon Nieto 'Un efecto óptico' filmean

    Carmen Machi eta Pepon Nieto 'Un efecto óptico' filmean. Irudia: Zinemaldia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Philippe Garrel, Hong Sang-soo eta Peter Strickland zinemagileak Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi-Tabakalera sailean lehiatuko dira. Guztira 19 film labur erakutsiko dituzte, horietatik 9 film laburrak.

Zinemaldiak gaur jakitera eman du zein filmek osatzen duten sail irekia, eta horietako batzuk Cannesko jaialdirako hautatuak izan ziren, COVID-19ren pandemiak jaialdia bertan behera utzi zuen arren. Era berean, beste jaialdi batzuetan arrakasta izan dute, Berlinen esaterako, edo Venezian eta Toronton ere aurreikusita daude.

Horrez gain, Juan Cavestany espainiarraren Un efecto óptico filma estreinatuko dute, Carmen Machi eta Pepon Nieto aktoreekin.

Los conductos filma ere proiektatuko dute, Camilo Restrepo kolonbiarrak Berlinen opera prima onenaren saria irabazi zuelarik, baita Fauna ere, aldez aurretik Nicolas Pereda mexikarrak Torontoko Zinemaldian aurkeztuko duena.

Philippe Garrel frantziarra, 2007an Donostiako jaialdiak atzera begirakoa eskaini zionari, Berlinen aurkeztu zuen The Salt of Tears filmarekin itzuliko da Donostiara. Garrel Zabaltegira itzuliko da, 2008an La frontière de l 'aube eta 2017an Lover for a day lanak aurkeztu zituen atalera.

Zabaltegin aukeratutako beste zuzendari ospetsu bat Hong Sang-soo hegokorearra da, Berlinen Zuzendari Onenaren Zilarrezko Hartza irabazi zuen lana erakutsiko du Donostian, The Woman Who Ran.

2016an Yourself and Yours filmarekin saria jaso zuen Donostian, zuzendari onenaren Zilarrezko maskorra, hain zuzen eta hurrengo urtean, The Day After filmarekin jaialdian parte hartu zuen.

Berlinetik Tasi Ming-Liagn Taiwanen bizi den Malaysiako zuzendariaren Days ere iritsiko da, 1994an Vive l 'amour filmarekin Veneziako Urrezko Lehoia bezalako sari garrantzitsuekin saritua izan zena, Donostiako Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailean Rebeldes del Dios neón, bere lehen filma erakutsi eta urtebetera.

Catarina Vasconcelos lisboetak Fipresci Saria lortu zuen The Metamorphosis of Birds lana aurkeztuko du lehendabiziko aldiz; Sandra Woliner austriarra, berriz, Zabaltegin lehiatuko da bere bigarren film luzearekin, The Trouble with Being Born, eta Song Fang txinatarrak The Calming, bere bigarren lan zinematografikoa aurkeztuko du.

Film luzeen aukeraketa Adilkhan Yerzhanov kazajoaren Yellow Cat filmarekin osatuko da, iaz Zinemaldiko Sail Ofizialean A Dark-Dark Man filmarekin lehiatu zena.

Hamar film luze horiez gain, bederatzi film labur ere izango dira sailean, horietako bat Peter Strickland zuzendari britainiarrak filmatutakoa, zeinak eskarmentu handia duen kultuzko filmak sinatzen, hala nola, Katalin Varga edo In Frabric, 2018an Sail Ofizialean lehiatu zena.

Oraingoan, Strickland dantza eta eszena onirikoak nahasten dituen sei minutuko film laburrarekin lehiatuko da.

Leonardo van Dijl belgikarrak Stephanie aurkeztuko du, 2017an Ikusmira Berrietan parte hartu zuen proiektua, eta Sameh Alaa egiptoarrak I am Afraid to Forget Your Face eta Naïla Guiguet frantziarrak Dustin, LGTB techno gaualdi batean filmatutako dokumental laburra, aurkeztuko dute.

Pedro Peraltak Noche Perpetua erakutsiko du, Espainiako gerraostearen hasieran gertatutako benetako istorio batean oinarrituta; Bell Zhong aktore eta zuzendari txinatarra, berriz, Having a Good Time film laburrarekin lehiatuko da.

Aurretik iragarritako ekoizpen espainiarreko hiru film laburrak ere eskainiko dituzte: Carla Simonen eta Dominga Sotomayorren Correspondencia; Laida Lertxundiren Autoficción; eta Marina Palacio donostiar gaztearen lehen filma, Yo no duermo.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena