Zinemaldia 2020 | Donostiako Nazioarteko Zinemaldia 2020

Zinemaldia

13:17

Zinemaldia

66. edizioa

Isabelle Huppert aktorea da 66. Donostia Zinemaldiko kartelaren protagonista

eitb.eus

Kartel ofizialaren 1.000 ale inprimatuko dira, eta saltokietan eta Zinemaldiaren ohiko guneetan banatuko dira. Katalogoaren eta filmez filmeko gidaren azalean ere agertuko da.

  • Cartel de este año del Zinemaldia.

    Cartel de este año del Zinemaldia. Foto: Zinemaldia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Donostia Zinemaldiak 66. edizioko posterra jasotzen duten kartel ofizialen lerro berria atera du argitara, eta Isabelle Huppert da horien protagonista.

Antolatzaileek prentsa-oharrean kaleratu dutenez, "Zinemaldirako ohore handia da oraindik jardunean den eta urtero film zoragarriak ekartzen dizkigun munduko antzezle onenetako batek Donostia Zinemaldiaren irudia izatea onartu izana", adierazi du Jose Luis Rebordinos Zinemaldiaren zuzendariak.

Parisko antzezlearen eta Zinemaldiaren arteko harremana duela 15 urte baino gehiago hasi zen, hark Olivier Dahan zuzendariaren La vie promise aurkeztu zuenean. Hurrengo urtean, 2003an, Donostia saria jaso zuen zinemagintzari egin dion ekarpenaren aitorpen gisa. Izan ere, 130 filmetan baino gehiagotan hartu du parte, eta ehun saritik gora bildu ditu 1978. urtean emakumezko aktore berri onenaren BAFTA saria eman ziotenetik La dentellière filmean egindako lanagatik.

Besteak beste, sari eta aitorpen hauek jaso ditu: Urrezko Globoa eta Oscar sarietarako izendapena (Elle, Perlak 2016); Zilarrezko Hartza Berlinen (8 femmes, Perlak 2002); bi antzezpen-sari Cannesen, 1978an bata (Violette Nozière) eta 2001ean bestea (La pianiste, Perlak 2011); bi Cesar sari (La cérémonie, 1995, eta Elle, 2016); bi Volpi Kopa (La cérémonie, 1995, eta Une affaire de femmes, 1988); Urrezko Lehoi berezia Venezian (Gabrielle); bi David de Donatello (emakumezko aktore atzerritar onenarena 1997an, La dentellière filmagatik, eta laneko ibilbide osoarengatik, 2003an); Zinemako Europako Akademiaren hiru sari (La pianiste eta 8 femmes filmengatik eta zinemagintzan egin duen ibilbide bikainagatik); eta bost Lumière sari (La cérémonie, Merci pour le chocolat, Gabrielle, Elle eta ohorezko saria).

 

Cartel completo del Zinemaldia

Donostian haren 15 film inguru programatu dira. Bai Europako, bai Amerikako, bai Asiako zuzendari onenekin aritu da lanean, besteak beste, hauekin: Jean-Luc Godard, Michael Haneke, Mia Hansen-Løve, Raúl Ruiz, Brillante Mendoza, Paul Verhoeven, David O’Russell, Hong Sangsoo, Hal Hartley, Claire Denis, François Ozon, Olivier Assayas, Rithy Panh, Andrzej Wajda, Joseph Losey, Diane Kurys (Coup de foudre filmarekin, Fipresci saria jaso zuen 1983an Donostian), Michael Cimino, Bertrand Tavernier, Otto Preminger eta aurrez aipatutako Claude Chabrol.

Kartel ofizialaren 1.000 ale inprimatuko dira, eta saltokietan eta Zinemaldiaren ohiko guneetan banatuko dira. Katalogoaren eta filmez filmeko gidaren azalean ere agertuko da.

Nagore Garcia Pascualek, Julen Cano Linazasorok eta Txema Garcia Amianok zuzendutako TGA diseinu-estudio donostiarrak sortu du kartel ofiziala, gainerako posterrak eta identitate grafiko berria bezala.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena