Zinemaldia 2020 | Donostiako Nazioarteko Zinemaldia 2020

Zinemaldia

13:49

Zinemaldia

Golardoa

Ethan Hawke aktoreak jasoko du aurtengo bigarren Donostia Saria

eitb.eus

"The Magnificent Seven" filmarekin etorriko da Gipuzkoako hiriburura aktore ospetsua.

1:26
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ethan Hawke aktore estatubatuarrak jasoko du 64. Zinemaldiaren bigarren Donostia Saria, jaialdiko antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Aurten Sigourney Weaver aktoreari ere emango diote golardoa.

Hawke lau aldiz izendatu dute Oscarretarako, eta orain arte egin duen ibilbide profesionalagatik sarituko dute.

Irailaren 17an, larunbata, emango diote golardoa, The Magnificent Seven bere azken filma eman baino lehen.

Hawken hiru hamarkadako ibilbideak izaera malgua duen aktorea dela erakutsi du, gidoilaria, zuzendaria, idazlea eta aktorea izateko erronkei aurre egin die, bai antzerkian baita zineman ere.

Donostia Saria Zinemaldiko bigarren egunean emango diote, The Magnificent Seven filmaren -Antoine Fuqua zuzendariarekin elkarlanean egindakoa- emanaldiarekin batera.

Hala, Veneziako zinema-jaialdia itxi eta gero, filma Donostian izango da ikusgai. John Sturgesek 1960an egindako filmaren bertsioa da, Akira Kurosawaren Shichinin no Samurai/Seven Samurai filmean oinarritutakoa.

Hawke film luze horren protagonista da, baina Denzel Washington, Chris Pratt eta Vincent d'Onofrio aktoreek ere parte hartu dute bertan.

Donostia Zinemaldiak gogorarazi duenez, Dead Poets Society film saridunak bultzatu zuen Hawke zinemagintzaren munduan aktore gisa.

15">

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena