Zinema
Huelva
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Euskal zuzendariak txantxetan esan duenez, "kezkagarria da horrelako aitorpenak jasotzen hasten dugunean". Bajo Ulloak 3 Goya sari eta Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra eskuratu zituen "Alas de Mariposa" 1991. urtean lanari esker.
Juanma Bajo Ulloa euskal zuzendaria, Huelvan eskainitako prentsaurrekoan. Argazkia: @islantillacine
Bajo la Luna-Islantilla Cineforum Nazioarteko Zinemaldian, Huelvan, jasotako omenaldia eskertu du larunbat honetan Juanma Bajo Ulloa euskal zuzendariak, eta horrelako aitorpenak "kezkagarriak" direla esanez txantxetan ibili da.
Zinemaldiaren egoitzan eskainitako prentsaurrekoan Bajo Ulloak adierazi duenez, omenaldiak jasotzen hasten denean, "gutxi geratzen zaizula dirudi". Huelvako kostaldeko zinemaldi horretatik deitu zutenean omenaldi horretarako "oso harrigarria eta hunkigarria" izan zela esan du.
"Ilusio handiz" joan dela zinemaldi hori babestera, eta gauza bera egitera zinema-kideei dei egin die, zinema ekoizten bera hasi zenean, bere familia baino ez baitzen estreinaldietara joaten. Hori horrela, zinema-lanak ezagutzera emateko zinemaldien garrantzia azpimarratu du euskal zuzendariak.
Zuzendari gasteiztarraren lehen lan arrakastatsua "Alas de mariposa" izan zen, 1991ean. Horri esker, Urrezko Maskorra irabazi zuen Donostiako Zinemaldian, eta hiru Goya sari, tartean, Zuzendaritza Berri Onenaren Saria eta Gidoi Onenaren Saria.
Bere bigarren film luzearekin ("La madre muerta", 1993) Montrealeko Zuzendari Onenaren Saria eskuratu zuen. 1997ko "Airbag" "road movie"a ere publikoarentzako erreferente bihurtu zen.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa