Zinema
Zinea
Manu Gimenez | eitb media
Paul Urkijoren pelikulak VFX saria ere eraman du Kataluniako Nazioarteko Zine Fantastiko Jaialdian.
Albisteak (3)
Paul Urkijoren Irati filmak Ikusleen Saria eskuratu du Sitgeseko Zine Fantastikoaren Nazioarteko Jaialdian. Era berean, VFX Saria ere eman diote.
Zuzendari arabarraren pelikula otsailaren 24an iritsiko da gure pantailetara, baina duela egun batzuk lehenengo trailerra argitaratu zuten. VIII. mendean girotutako filmak euskal mitologiako elementuak biltzen du.
Aktore nagusiak Eneko Sagardoy, Edurne Azkarate, Iñigo Aranbarri, Nagore Aranburu, Elena Uriz, Iñaki Beraetxe, Ramon Agirre, Kepa Errasti eta Itziar Ituño dira, besteak beste.
Sisu pelikula finlandiarra, Jalmari Helanderrena, izan da Sitgeseko Jaialdiaren 55. edizioko erregina, Sail Ofizialeko lau sari eskuratuta, tartean pelikula eta gizonezko aktore onenarenak.
Bigarren mundu gerran urrezko altxor bat aurkitzen duen mertzenario baten istorioa kontatzen du pelikulak. Altxorra Laponiatik etxera eramateko bidean dituen gorabeheretan western eta zine belikoa tartekatzen dira.
Aktore onenaren saria Jormi Tommilari egokitu zaio. Sisuren argazkiagatik Kjell Lagerroos saritu dute, eta musikagatik, Jursi Seppa eta Tuomas Wainola.
Pearl-ek bi sari potolo eraman ditu: Ti Westek zuzendari onenarena eta Mia Gothek emakumezko aktore onenarena.
Sail Ofizialeko gidoi onenaren sari bikoitza eraman du Quentin Dupieuxek, aurkeztu dituen bi pelikulengatik eman baitiote 'ex aequo' saria.
Epaimahaiaren sari berezia Kim Hong-sun hego-korearraren Wolf Huntingentzat izan da, eta aipamen berezia eraman du soinu edizioagatik, montajeagatik eta eszena arriskutsuetako koreografiagatik. Nightsiren-eko Tereza Nvotova, Natalia Germani eta Eva Mores aktoreei eta zuzendariari ere aipamen berezia egin diete.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa