Zinema
Urriak 26
eitb.eus
Galder Gaztelu-Urrutiak zuzendutako filmaren proiekzioarekin hasiko da Donostiako jaialdia, urriaren 26an. Hideo Nakata "The Ring"en zuzendariak sagako film berria aurkeztuko du.
Galder Gaztelu-Urrutiaren lehen film luzea da 'El Hoyo'
Larunbatean, urriaren 26an, inauguratuko dute Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 30. Astea, Antzoki Zaharrean, El hoyo (2019) Galder Gaztelu-Urrutiak zuzendutako euskal filmaren proiekzioarekin.
Gaztelu-Urrutia bilbotarraren lehen film luzearen gidoia David Desolak eta Pedro Riverok idatzi dute, aurrenekoaren ideia batean oinarrituta, eta Iván Massagué, Antonia San Juan, Zorion Eguileor, Emilio Buale eta Alexandra Masangkay dira protagonistak.
Bestalde, Hideo Nakata zuzendari japoniarrak lehen aldiz bisitatuko du Donostia. Sadako aurkeztera etorriko da, The Ring saga eguneratzen duen bere pelikula berria.
Antzoki Zaharrerako abonuak urriaren 18an, ostiralean (16:00etatik 20:00etara), jarriko dituzte salgai, Antzoki Zaharreko leihatilan, 82 euroan (Folk Horror – Lo ancestral y el cine fantástico liburua barne) edo 77 euroan (libururik gabe).
Urriaren 21etik aurrera hasiko dira sarrera solteak saltzen.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa