14:51

Zinema

66. edizioa

Hamaika ekoizpenek osatuko dute Zinemaldiko 'Made in Spain' saila

Agentzia | Erredakzioa

Sail honetan bost opera prima daude, baita bost zuzendari ospetsuren filmak ere, besteak beste, honako hauenak: Daniel Calpasoro, Isabel Coixet, Alex de la Iglesia, Ramon Salazar eta David Trueba.

  • Isabel Coixet zinema zuzendaria. Artxiboko irudia: EFE

    Isabel Coixet zinema zuzendariaren film bat ikusi ahal izango da sail honetan. Artxiboko irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hamaika film izango dira Donostiako Zinemaldiaren 66. edizioko 'Made in Spain' sailean, Espainian ekoitzi diren film onenen erakusleihoan.

Zinemaldiak ostegun honetan eman ditu ezagutzera, prentsa-ohar batean, irailaren 21etik 29ra bitartean erakutsiko diren filmak.

Sail honetan bost opera prima izango dira, baita bost zuzendari ospetsuren filmak ere, besteak beste, honako hauenak: Daniel Calpasoro, Isabel Coixet, Alex de la Iglesia, Ramon Salazar eta David Trueba.

Halaber, 'Made in Spain' sailak Querido Fotogramas dokumentala aurkezteko balio izango du. Sergio Oksman zinemagile brasildarrak zuzendu du, Ikusmira Berriak programako adituen batzordeko kideak.

Lan horrek Fotogramas aldizkariko 70 urte aztertzen ditu, eskarmentu handiko argitalpenari lotuta dauden zuzendari, aktore, kazetari eta kritikoen begiradatik.

Opera primen artean, Marta Diaz de Lope Diazen Mi querida cofradia dago. Malagako festibalean Zilarrezko Biznaga aktoreen zerrendan (Carmen Flores) eta Publikoren Saria lortu zituen.

Beste film bat emango dute lehenengoz: I Hate New York, Gustavo Sanchez kazetari eta zuzendariarena. Bayona anaiek ekoitzi dute.

16 filmetan muntatzaile izan ostean, eta fikziozkoa ez den film bat zuzendu ostean, Diana Toucedo galiziarrak Trinta lumes zuzendu du. Berlingo Festibalean Panorama sailean estreinatu zuten, eta Donostian irailean ikusi ahal izango da.

Halaber, Las distancias Elena Traperen obra ere ikusgai egongo da. Malagan Espainiako filmik onenaren Urrezko Biznaga jaso zuen, baita zuzendaritza eta aktore onenaren (Alexandra Jimenez) saria ere.

Con el viento Meritxell Colellen lehen filma ere emango du 'Maide in Spain' sailak. Berlinaleko Forum sailean estreinatu zuten.

Obra horiez gain, ibilbide luzeko zuzendarien azken filmak hartuko ditu sailak: El aviso, Daniel Calparsororena; La Libreria, Isabel Coixetek Goya saria lortu zuen horri esker, zuzendaritza, gidoi egokitu eta film onenaren ataletan; Perfectos desconocidos, Alex de la Iglesiaren azken arrakasta; La enfermedad del domingo, Ramon Salazarrena; eta Casi 40, David Truebarena, La buena vida lehen opera primaren hurrengo zatia.

 

 

 

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena