Zinema
Saria
Erredakzioa
Nagore Aranburuk, Itziar Aizpuruk eta Itziar Ituñok aktore onenaren saria irabazi dute, "ex aequo", Tokioko Latin Beat jaialdian. “Musarañas” Alex de la Iglesiak ekoitzi duen filma izan da onena.
"Musarañas" Alex de la Iglesia bilbotarrak ekoitzitako suspensezko filmak irabazi du Tokioko Latin Beat jaialdiko lan onenaren saria. Juanfer Andrés eta Esteban Roelek zuzendu dute pelikula.
Halaber, “Loreak” filmeko hiru protagonistek, Nagore Aranburuk, Itziar Ituñok eta Itziar Aizpuruk, emakumezko aktore onenaren saria irabazi dute.
Hilaren 31n estreinatu aurretik, “Loreak” Asian bidea egiten ari da egunotan, Tokioko zinemaldian eta Asian Film Marketen ere izango baita ikusgai.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa