19:25

kultura

Durangoko Azoka

Durangoko Azokako nobedadeak Euskal Herri osoko 66 saltokitara iritsiko dira

Agentziak | EITB Media

Horietako 23tan liburuen aurkezpenak egingo dira, gainera, idazlea bertan dela 'ZuNonHanDA!' ekimenari esker.

  • Durangoko Azoka, abenduaren 7an. Argazkia: EITB Media.

    Durangoko Azoka, abenduaren 7an. Argazkia: EITB Media.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

59. Durangoko Azokan plazaratutako nobedade sortak Euskal Herri osoko 66 liburu-saltokitara iritsiko dira, gaurtik urtarrilaren 19ra arte, 'ZuNonHanDA!' egitasmoari esker. Horietako 23tan, gainera, liburu bana aurkeztuko da, idazlea bertan dela.

Azokaren arduradunen esanetan, kultur sorkuntza zein zaletasuna hauspotzea da azokaren bokazio nagusietako bat. Hori dela eta, sortzaile, bitartekari eta herritarren arteko zubi lanak eraikitzeko asmoz, 'ZuNonHanDA!' ekimena abiatu zuten 2020an.

Beraz, abenduan eta urtarrilaren erdira arte, Azoka ibiltaria bilakatuko da eta bertan aurkeztu diren liburuetako asko irakurzaleengana gerturatuko dituzte. 

Modu horretara, gainera, urte osoan zehar liburu "saltokiek egiten duten lana aitortu" nahi dutela adierazi dute.

Ekimenean parte hartuko duten saltokien zerrenda eta aurkezpenen egutegia Azokaren webgunean jarri dituzte.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena