'Mikroipuinak' mikroliburua aurkeztu du Idoia Torregarai kazetari eta umoregileak. 150 mikroipuin bildu ditu, Patxi Huarte "Zaldieroa"ren ilustrazioekin dotoretuta. Duela 10 urte hasi zen Twitter edo Xn mikroipuinak idazten, eta terapia bat da berarentzat. "Ztandap" umore-ikuskizunaz ere aritu da.
"Touré detektibea" telesailaz aritu zaizkigu Jon Arretxe idazlea eta Jon Olivares aktorea "Biba Zuek!" saioan. Idazleak dioenez, pertsonaia sortu zuenetik ikusten zuen telesail bat sortu litzatekeela hura protagonista izanda. Primeran plataforman ikusgai daude dagoeneko lehen atalak.
Bilduma honetarako sortu ditugun istorioak ez dira soilik irakurlea entretenitzeko, horrez gainera nahi genuke haurrak ikas dezan, galde dezan, partaide senti dadin… eta, oroz gain, zurekin batera une berezi bat bizi dezan.
Beren jardunetan arrakasta izan duten hamaika emakume eta gizonen gogoetak, eskarmentuak erakutsitakoak, eta han eta hemen bildutako printzak bilbatuz ondu du Jasone Osorok 'Arrakasta' saiakera. Bere lanaren ertzak eta muinak izan ditu hizpide Elgoibarko idazleak.
Karmele Jaiok nobela berria argitaratu du: 'Maitasun Kapitala'. Olga da protagonista nagusia, eta istorioa haren bikotekidearen hiletan abiatzen da. Gizon hori nola maitatu duen, eta horrek berarengan izan duen eraginari buruzko hausnarketa egingo du Olgak.
Epaimahaiak goraipatu du Mariasun Landaren lan zabalak feminismoa eta euskara biltzen dituela, eta goraipamena mundu berdinzaleagoa irudikatzen laguntzen duten kultur sortzaileengana zabaldu du. Otsailaren 6an emango dio saria Iñigo Urkullu lehendakariak Landari.
Beñat Gaztelurrutia, Gerediaga Elkarteko koordinatzaileak 2023ko Durangoko Azokaren balorazio positiboa egin du. Azoka oso jendetsua izan da eta saltzaile eta bisitariak pozik dira. Gazteak ere azokan oso presente daudela baieztatu du, bai sorkuntzan, bai bisitari gisa ere.
265 ekitaldi izan dira Azokak iraun duen bost egunetan, eta beteta egon dira gehienak. Astelehenetik aurrera, "Zu non, han DA!" ekimena egingo da Euskal Herriko 88 liburu dendatan.
Karlos Otegik paratu du Xabier Lizardiren poema guzti-guztiak jasotzen dituen edizioa. Euskara batura ekarrita irakur daitezke 56 poemok, eta Inazio Agirre Zubiak, poetaren bilobak, aurkitutako bi poema argitaragabe erantsi dituzte.
Gabon egun bereziak igaroko dituzte marimatrakek ospitalera joan beharko dute ustekabean bisitan. Olentzerok, halere, ez die hutsik egingo. Gainera, detektibe istorio zirraragarri bat biziko dute bi ahizpek eskolako lagunekin.
'Juana' bere lehen liburua aurkeztu du Jon Artano Izeta kazetari eta idazleak. Juana Perea Plata euskal jatorriko kolonbiarraren istorioa ezagutu zuen Hego Amerikan, eta haren istorioak xurgatu egin zuen. Oso bizitza interesgarria izan zuen, eta 2020ko urrian erail zuten narkoparamilitarrek.
Liburu honek ume aniztasuna aurkezten du. Eskola egun batean, jatorri oso diferenteko haurrak elkartzen dira elkarri lagunduz ikasten modu zoriontsu batean, jokoak, abestiak, zaporeak eta dantzak konpartituz…
Zuhaitz Gurrutxaga futbolari ohiak eta Ander Izagirre idazleak elkarrekin sortu dute 'Subcampeón' liburua. Realeko jokalari izandakoaren bizipenak jaso dituzte liburuan, tartean, osasun mentaleko arazoak ere bai. "Faktoria"n aurkeztu dute umore handiaz idatzitako testigantza gordina.
Gasteizko Artium Museoan egindako agerraldian, Gaztelaniazko Literatura, Euskarazko Literatura Itzulpena, Saiakera Euskaraz eta Saiakera Gaztelaniaz kategorietako Euskadi Literatura sariak jasoko dituzten egileen izenak eman dituzte gaur ezagutzera.
Josu Zabaleta itzultzaileak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak Xabier Mendiguren Bereziartu idazle eta itzultzailea zenari buruz hitz egin digute, haren heriotzaren biharamunean.
Beti euskalgintzari lotuta, hamaika proiektutan hartu zuen parte. Besteak beste, Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia izan zen 1998tik 2010era. EITBrentzat itzulpen-lanak ere egin zituen, baita Tolstoi, Txekhov, Thomas Mann eta beste hainbat idazleren obrenak ere.
Ostegun-ostiraletarako, "Anjel Lertxundi: idazlea eta obra" udako ikastaroa antolatu du EHUk Donostian, Miramar jauregian. Bi egunez, Lertxundiren obra oparo eta aberatsa aletuko dute hainbat adituk, hamaika ikuspegitatik. Alex Gurrutxaga mintegiaren zuzendariarekin hitz egin dugu.
Pulitzer eta National Book Award sariak irabazi zituen idazle estatubatuarra, "Blood meridian", "The road", "No Country for Old Men" eta Mugako Trilogiaren egilea, atzo, asteartearekin, zendu zen, Mexiko Berrian, AEBn.
Errenazimentuko eta Giordano Bruno zientzialariaren garaiko ikertzaile handienetako bat zen, eta joan den maiatzean Komunikazio eta Humanitateen Asturiasko Printzesa 2023 saria eman zioten.
Kultura arloan Nafarroako Foru Erkidegoak banatzen duen saririk nagusiena da, eta María Chivite presidenteak eman dio garaikurra idazleari. Redondo oso eskertuta agertu da, eta hitzaldia kritikarako erabili du, besteak beste, Adimen Artifizialaren kontra egiteko.
"Oilarraren promesa", "Babilonia", "Lur bat haratago" eta beste hamaika eleberriren zein zenbait poema liburu eta haur eta gazte literaturako libururen egileak 74 urte zituen eta duela urte batzuk iragarria zuen alboko esklerosi primarioa zuela.
Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria jasoko du, curriculum nabarmenagatik. "Euskal literaturaren berritzaile nagusietako bat da XXI. mendean eta nazioarte mailan euskara eta euskal kulturaren enbaxadore argia da", epaimahaiaren hitzetan.
Mugikorrak eskaintzen dizkien edukietan harrapatuta, gazteenek irakurtzeari erabat uzteko arriskuaz ohartarazi dute aditu askok. Gurean, neska-mutilak liburuetara hurbiltzeko programak 25 urte bete ditu. Idazleak eskoletara joaten dira.
Mariasun Landa idazlea izan da "Biba Zuek!" saioan. Duela urte batzuk haur eta gaztetxoei zuzenduriko Elsa eta paradisua izeneko liburua argitaratu zuen Mariasunek; eta, orain, liburua berrargitaratu du Erein argitaletxearekin.
Amatasuna bizitzeko modu asko daude, baita ama izateko modu ugari ere. Horietako lekukotasun batzuk bildu dituzte Erika Lagoma eta Estitxu Fernandez bertsolari eta idazleek 'M Ama*, Eme*, Ume*' liburuan.
Poeta eta politiko txiletarraren familiak aurreratu du ikerketaren emaitza (bihar aurkeztuko dute ofizialki). Horren arabera, botulismoa eragiten duen bakterioa izan zen haren heriotzaren eragilea, ez pankreako minbizia.
Ekaitz Goikoetxea sortzaileak "Balio erantzia" aforismo sorta argitaratu du Balea Zuria argitaletxearen eskutik, Felipe Juaristik hitzaurrean esaten duen bezala, "hitz egoki eta neurtuekin egia esateko" hirurehun ahalegin baino gehiago.
'Beti mugan' Comète sarea hizpide duen eleberri historikoa aurkeztu du Ruben Ruiz Perezek "Hitzokei"n. Mattin da protagonista, Baztanen kontrabandoaren munduan sartzen den mutiko bat. Beste pertsonaia bat Braulio da, herriko gizonik zaharrena, detaile guztiei erreparatzen diena.
Ibon Martin idazlea da eta Ane Cestero protagonista duen hirugarren eleberri beltza argitaratu berri du: 'El Ladrón de Rostros' eta hori aurkeztu du. Gainera, haurrentzat idatzitako 'Onin' bildumari buruz ere aritu da. (Elkarrizketa osoa Nahieran)