kultura
AGURRA
EITB MEDIA
ETB1eko 'Biba Zuek' saioan iragarri dutenez, azken kontzertuko sarrerak irailaren 23an jarriko dituzte salgai.
Gatibu taldeak mende laurdeneko bideari agur esango dio 2025ean, 25 urte beteko dituen urtean, alegia.
Azken kontzertua datorren urteko abenduaren 13an egingo dute, BECen, eta sarrerak astelehenean, irailak 23, jarriko dituzte salgai. Hain zuzen ere, taldearen webgunean erosi ahalko dira sarrerak, 08:00etatik.
"2025ean 25 urte egingo ditu taldeak, eta erabaki dugu oso urte ona dela uzteko", iragarri dute taldeko kideek, esklusiban, ETB1eko Biba Zuek saioan.
"Ez dugu eztabaidarik izan, zerbait naturala izan da. [...] Pena handia ematen du, baina aldi berean pozik eta gogotsu gaude falta denarekin", gaineratu dute Alex Sarduik, Haimar Arejitak eta Gaizka Salazarrek.
ETB1en iragarpena egin eta minutu gutxira, taldeak prentsa oharra publikatu du sare sozialetan. "Txoko txiki bat izan zara, Gatibu, ezin izango zaittugu inoiz ahaztu. Baina heldu da ordua. Agur esan barik, BAGOIEZ", nabarmendu dute, Musturrek sartunde eta Urepel kanten letrei aipamena eginda.
¿Txoko txiki bat izan zara, Gatibu, ezin izango dotzugu inoiz ahaztu. Baina heldu da ordue AGUR ESAN BARIK, BAGOIEZ ¿#AgurEsanBarik2025 pic.twitter.com/YZVxRL8pi0
— Gatibu (@gatibu) September 18, 2024
2000. urtean ekin zion bideari Gatibuk, eta hamar disko plazaratuta utziko dituzte eskenatokiak. Euskal Herri osoan ez ezik, mundu zabaleko herrialde askotan ere zabaldu dituzte euren doinu dantzagarriak azken urteotan.
Mende laurdenean, euskal musikaren abesti handienetako asko sortu ditu Gatibuk, hala nola arestian aipatutako Musturrek sartunde, Lorak eskeintzen, Zeu, zeu, zeu!, Euritan dantzan eta Gabak zerueri begire.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa