16:02

kultura

Zinema

'Tasio' filma Donostiako Zinemaldira itzuliko da 40 urte geroago, Klasikoak saila inauguratzeko

Agentziak | EITB Media

Horrela, Montxo Armendarizen filmak saila inauguratuko du irailaren 21ean. Jane Campion, Bigas Luna, Jose Antonio Nieves Conde, Tseng Chuang-Hsiang eta Niki de Saint Phalleren pelikulak ere eskainiko dituzte Klasikoak sailean.

  • 'Tasio'. Irudia: Zinemaldia

    'Tasio'. Irudia: Zinemaldia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Montxo Armendarizen 'Tasio' filmak, aurten 4K formatuan zaharberritua, Donostiako Zinemaldiko Klasikoak saila inauguratuko du irailaren 21ean. Jane Campion, Bigas Luna, Jose Antonio Nieves Conde, Tseng Chuang-Hsiang eta Niki de Saint Phalleren pelikulak ere eskainiko dituzte sailean.

Montxo Armendarizen opera prima 1984an estreinatu zen Donostiako Zinemaldian, eta 40 urte geroago itzuliko da Donostiara, zinema klasikoko jaialdi ospetsuenetan hautatua izan ondoren: Cannesko Zinemaldiko Cannes Classics, Boloniako Cinema Ritrovato eta Lyongo Lumiere Zinemaldian, non urrian proiektatuko den.

Gainera, Klasikoak, 2018tik zinemaren historiako film zahar eta modernoak berreskuratzen dituena, Zinemaldiaren 72. ediziorako programatu ditu Jose Antonio Nieves Conderen 'Surcos' eta Bigas Lunaren 'Tatuaje, primera aventura de Pepe Carvalho' lanak.

Era berean, Campionen 'Pianoa' aukeratu dute, publikoak eta kritikak 90eko hamarkadan txalotutako garaiko istorio ikonikoa, Urrezko Palma eta hiru Oscar jaso zituena. Thierry Fremaux Institut Lumiereko zuzendari eta Canneseko zuzendari artistikoak aurkeztuko du.

Tseng Chuang-Hsiangen 'Matar al marido', 80ko hamarkadako Taiwango zinema berriaren klasiko bat, eta 'Un rêve plus long que la nuit', Niki de Saint Phalle margolari, eskultore eta zinegile frantziarraren bigarren eta azken filma, ere agertzen dira sailean.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena