kultura
HERIOTZA
AGENTZIAK | EITB Media
'Die Hard 2' filmean aritu zen, eta, lan horretan, Marvin pertsonaia antzeztu zuen, Bruce Willisekin batera. Bowerren azken lana 2023koa da; Bob Odenkirk protagonista duen 'Lucky Hank' telesailaren hiru ataletan agertu zen eta.
Tom Bower aktorea hil da, 86 urte zituela. Bruce Willisekin batera aritu zen Die Hard 2 filmean, eta Marvin pertsonaia antzeztu zuen bertan; John McClane tenienteari (Bruce Willis) etsaiak garaitzen laguntzen dion atezaina, hain zuzen ere.
1938ko urtarrilaren 3an jaio zen, Denverren (Colorado, AEB), eta 1973an egin zuen debuta telebistan, Incident at Vichy telesailean. Ondoren, Kojak, The Bionic Woman, Murder, She Wrote, Hill Street Blues, Miami Vice eta Monk telesailetan parte hartu zuen.
Telebistan egin zuen lehen lan aipagarria 1975ean iritsi zitzaion, Waltondarren Curtis Willard gorpuztu zuenean. 27 kapitulutan parte hartu zuen. Telebistako filmografian beste izenburu berriago batzuk ere ageri dira: The X-Files, It's Always Sunny in Philadelphia, The Office eta Criminal Minds, besteak beste.
Zinemari dagokionez, Bowerrek zuzendari handiak izan zituen gidari: John Cassavetes (Shadows), Oliver Stone (Nixon), Werner Herzog (Bad Lieutenant), Scott Cooper (Crazy Heart eta Out of the Furnace), eta Edward James Olmos (American Me), Phillip Noyce (Clear and Present Danger), Kevin Costner (The Postman) eta Ed Harris (Pollock eta Appaloosa).
Bowerren azken lana 2023koa da, Bob Odenkirk protagonista duen Lucky Hank telesailaren hiru ataletan agertu baitzen.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa