14:05

kultura

Heriotza

Agustin Gonzalez Garcia de Acilu musikagilea hil da, 94 urte zituela

Agentziak | EITB Media

Foru Gobernuak doluminak eman dizkio altsasuarraren familiari.

  • Agustin Gonzalez, 2009an, Principe de Viana saria jaso zuen ekitaldian. Argazkia: EITB Media

    Agustin Gonzalez, 2009an, Principe de Viana saria jaso zuen ekitaldian. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Agustin Gonzalez Garcaa de Acilu musikagilea hil da, XX. mendeko bigarren erdiko espainiar musikagile garrantzitsuenetarikoa eta 2009an Principe de Viana saria jaso zuena, 94 urte zituela.

Kulturaren sari horrekin, bere garaiko musika konpositore esanguratsuenetako bat aitortu zuten, pedagogo eta musika prestatzaile gisa ere lan handia egin zuena.

Gonzalez Altsasun jaio zen 1929an. 1958an Kontrapuntu eta Fuga Saria lortu zuen. Iruñeko Kontserbatorioko zuzendari Fernando Remacha ezagutu zuen, eta hark animatu zuen Vianako Printzea Erakundearen beka deialdira aurkez zedin.

Aparteko laguntza horri esker, Europako musika bizitzan sartu zen Parisen, Venezian (Italiako gobernuaren beka jaso zuen) eta Erroman. Bidaia horietan funtsezkoa izan zen bere laguna, Rafael Moneo arkitektoa, bertan egotea. Besteak beste, Umberto Eco, Giulio Carlo Argan, Diego Fabbri eta Eduardo Sanguinetti entzuten zituzten.

Bere ibilbidean zehar, hainbat aldiz saritu zuten, eta horien artean nabarmentzen da 1971ko Musikaren Sari Nazionala, 1998an berriro eman ziotena, konposizioari bizitza osoa eskaini izana eta gure garaiko musikaren panoraman bere ekoizpenaren benetako esanahia aitortzeko.

Nafarroako Gobernuak doluminak eman dizkie musikagilearen familiari eta hurbilekoei, ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena