17:21

kultura

Heriotza

Francisco Ibañez komikigilea zendu da, 'Mortadelo y Filemón' pertsonaien sortzailea

Agentziak | EITB Media

Marrazkilaria, espainiar komikigintzako figura garrantzitsuenetako bat, larunbat honetan hil da, 87 urte zituela.

  • Francisco Ibañez autorea. Artxiboko argazkia: EFE

    Francisco Ibañez autorea. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Francisco Ibañez komikigile eta marrazkilaria, 'Mortadelo y Filemón' komikiaren sortzailea, hil da larunbat goizean, 87 urte zituela.

Penguin Random House argitaletxeak txio batean deitoratu du haren heriotza, eta Ibañez "espainiar komikigintzako figurarik garrantzitsuena" dela aldarrikatu du.

"Bere argitasunaren, umorearen eta irakurle asko zoriontsu egin dituzten pertsonaia gogoangarrien ondare izugarria utzi digu, 50.000 orrialde baino gehiagotan", gaineratu du.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena