14:27

kultura

ELKARRIZKETA EUSKADI IRRATIAN

'Urdaibaiko museoak egin lezakeen ekarpenarekin batera, garrantzitsua da horrekin batera naturguneak zaintzea'

EITB MEDIA

Bilboko Guggenheim museoaren 25. urteurrenean, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak zuhurtziaz hitz egin du Urdaibaiko proiektuaz.

  • Bingen Zupiria Euskadi Irratian (artxiboko irudia)

    Bingen Zupiria Euskadi Irratian (artxiboko irudia)

    16:43 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bilboko Guggenheim museoaren 25. urteurrenaren testuinguruan eta Urdaibaiko proiektu berriaren inguruan galdetuta, zuhurtziaz hitz egin du Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. Dena dela, proiektu horren beharrizanaz "oso konbentzituta" ikusten ditu Guggenheim museoa kudeatzen duen lantaldea eta Bizkaiko Foru Aldundia. "Gogor saiatuko dira hori aurrera ateratzeko", esan du. Bingen Zupiriaren iritziz, garapen ekonomiko iraunkorra posible egingo duen erabakiak hartzea behar du Urdaibaik: "Guzti horretan, museo berri batek eduki lezake bere ekarpena, baina garrantzitsua izan daiteke horrekin batera bertako naturaguneak zaintzen jarraitzea, bestelako jarduera ekonomikoak sustatzea, garraioari bultzada bat ematea, eta abar".

Horrez gain, azaldu du erakunde asko daudela egitasmoan zeresana dutenak (Espainiako Gobernua, Bizkaiko Foru Aldundia, Udalak eta Urdaibaiko patronatua), eta denen arteko lankidetzak ekar dezakeela Urdaibaik eta Busturialdeak datozen urteetan "garapen berezi bat izatea".

Bilboko museoaren 25. urteurrena dela eta, azpimarratu du ez dela "baso baten erdian sortu den onddo bakan bat, guztiz eraberritu den pagadi batean sortutako ikur bat" baizik.

Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, Guggenheim museoak herri gisara "harrotasun puntu bat" eragin du. Horren esanetan, bihurtu da "ikur bat munduan ezagun egin gaituena, kanpotarrak erakarri dituelako".

Sailburuak zailtasunez eta ziurgabetasunez betetako garai gisa oroitzen du 90eko hamarkada, eta onartu du zalantzak egon zirela Bizkaiko ezkerraldeari eragin zion berreskuratze urbanistikoaren inguruan, baita museoa zabaltzeko erabakiaren inguruan ere.

25 urte igarota, arteari buruz zeuden eztabaida asko oraindik ere bizirik daudela uste du Zupiriak; alabaina, nabarmendu du hiritarren artean, oro har, iritzia askoz baikorragoa dela. "25 urte hauetan, urtez urte, 200.000 euskaldunek bisitatu dute museoa, horrek ere adierazten du herritarrek museoarekiko duten jarrera", nabarmendu du. Bingen Zupiriaren arabera, aurrera begira, museoak eguneroko erronkei erantzun beharko die, baina trantsizio energetikoa eta Ukrainako gerrak eragindako krisia begi bistatik kendu gabe.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena