12:25

kultura

Ekainak 4

Ziburuk liburu eta disko azoka hartuko du hirugarrenez

N. V. | EITB Media

33 argitaletxe eta 30 sortzaile izango dira larunbatean, herriko Pilota plazan.

  • Iñaki Segurola zena omendu dute azokaren kartelean, ''Sed quia sua'' liburuaren bidez

    Iñaki Segurola zena omendu dute azokaren kartelean, "Sed quia sua" liburuaren bidez

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Larunbatean, ekainak 4, Ziburuko 3. Euskal Liburu eta Disko Azoka egingo dute Lapurdiko udalerriko Pilota plazan, Argia hedabideak eta Baltsan elkarteak elkarlanean antolatuta.

10:00etatik 19:00etara, sei liburu aurkezpen, haurrentzako ikusgarriak, bertso-marrazki dema (Axpi eta ZaldiEroa vs. Miren Artetxe eta Igor Elortza, 12:30ean) eta, 20:00etan, Adar taldearen kontzertua egongo dira Ziburuko Pilota plazan.

Guztira, 33 argitaletxe, elkarte eta autoekoizlek (Alberdania, Erein, Igela, Euskaltzaindia Elkar, Pamiela, Baga Biga, Bidehuts, Mairü, Maiatz, Susa, Txalaparta, Jakin…) paratuko dituzte beren produktuak bisitarien ikusgarri eta erosgarri, eta hogeita hamar sortzaile izango dira jendearekikoak egiten, hala nola Arantxa Urretabizkaia, Asisko Urmeneta, Dani Fano, Goiatz Landibar, Kalakan taldeko kideak, Koldo Izagirre, Lizar Begoña, Maddi Ane Txoperena, ØDEI, Pantxoa Carrere, Thierry Biscary…

Urterik  urtera, argitaletxe eta sortzaile gehiago biltzen ditu Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokak.  


 

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena