kultura
Iruña-Veleia
eitb.eus
Hauek dira akusatuak, egozten dizkieten delituak eta eskatzen dituzten zigorrak.
Eliseo Gil Iruña-Veleiako indusketen zuzendariarentzat 7 urte eta erdiko zigorra eskatu dute
Astelehenean, otsailak 3, hasiko da Gasteizen, Arabako Justizia Jauregian, Iruña-Veleiako aztarnategian (Iruña Oka, Araba) bildutako grafito batzuen ustezko faltsutzeari buruzko epaiketa.
Isabel Maria Diez-Pardo epaileak aztertu eta ebatziko du Arabako Foru Aldundiaren kereilak irekitako auzia, eta, aurreikuspenen arabera, hamar saio egingo dituzte, otsailaren 3tik 18ra.
Eliseo Gil indusketen zuzendari ohia eta bi lankide, Oscar Escribano geologoa eta Lurmen indusketen enpresa kontzesioduneko langilea eta Ruben Cerdan, daude akusatuta, eta zigor hauek eskatu dituzte beraientzat.
Fiskaltzak hiru urteko zigorra eskatzen du Gilentzat, ondarearen aurkako kalteak egotzita, eta bi urte eta erdikoa, iruzurragatik, bost urte eta erdi guztira, eta Arabako Aldundiak, akusazioak, zazpi urte eta erdira handitu du eskaera.
Oscar Escribanorentzat hiru urteko espetxealdia eskatu du Fiskaltzak, ondarearen aurkako kalteak egotzita, eta Aldundiak 3 urte eta 9 hilabetekoa. Halaber, 286.000 euroko isuna eskatzen dute, Gilen eta Escribanoren artean ordaintzekoa.
Ruben Cerdanek 3 urte eta 9 hilabeteko zigor eskaerari egin behar dio aurre, Aldundiaren arabera, eta bi urte eta erdikoari, Fiskaltzaren irizpideei jarraituta. Gainera, 12.490 euroko isuna ordaindu beharko du Gilekin batera, iruzurra egotzita.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa