19:47

Musika

Biraren amaiera

Fermin Muguruzak Iruñean egingo du bere azken kontzertua

EITB Media

Musikari irundarrak "Biba Zuek" ETB1eko saioan iragarri duenez, Nafarroa Arenan izango da kontzertua, 2025eko urriaren 4an.

3:16
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Fermin Muguruzak Iruñean egingo du 40 urteko ibilbidea ospatzeko biraren azken kontzertua, musikari irundarrak berak ETB1eko "Biba Zuek" saioan iragarri duenez.

Azken kontzertuaren data ezaguna zen, 2025eko urriaren 4a, baina ez, lekua. Azkenean, Nafarroa Arena pabiloian izango da. Iruñean, hain justu, ospatu zuen Kortatu taldeak "Azken Guda Dantza" kontzertu mitikoa, 1988an.

Sarrerak abenduaren 17an jarriko dituzte salgai, muguruzafm.eus webgunean.

Hain zuzen ere, Muguruzaren nazioarteko bira Biarritzen –duela bost urte hil zen Iñigo Muguruzaren kontzertu-omenaldian– hasiko den egun berean jarriko dira sarrerak salgai. Horren harira, Muguruzak aurreratu du "sekulakoa" izango dela eszenatokitik egingo duen agurra.

"Argi neukan nire azken kontzertua euskaldunon 'Hiri Buruzagian' egin nahi nuela, politikoki, emozionalki eta nortasun aldetik horrek duen pisuagatik ere. Mundua zeharkatuko duen birari agur esateko modu polita izango da etxean bukatzea, hainbeste babestu nauten milaka zaleen aurrean", adierazi du artistak.

Muguruzaren kontzertuaren aurretik Hofe musikari iruindarrak joko du, Hofe x 4:40 proiektuarekin. Muguruzak eta Hofek harreman estua dute aspalditik, eta festara gehitzeko gonbita luzatu dio Muguruzak Igotzi . Hofe x 4:40 Igotz Mendez (Hofe) abeslariak eta Xabier Lafuente eta Marcos Galech (4:40) ekoizleek osatzen duten proiektuaren izena da.

 

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena