11:42

Musika

Kontzertua

Anohni & The Johnsons Donostian izango dira ekainaren 20an

N. V. | EITB Media

Emanaldia Kursaalen izango da, eta sarrerak martxoaren 1ean jarriko dituzte salgai, 85 euroan.

  • Anohni & The Johnsons ekainaren 20an izango dira Donostian

    Anohni & The Johnsons ekainaren 20an izango dira Donostian

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Anohni & The Johnsons taldeak kontzertua eskainiko du ekainaren 20an, Donostian, Kursaalen. Sarrerak 85 euroan salduko dituzte, ostiral honetan, martxoak 1, 11:30ean  hasita. Salmenta orokorraren aurretik, Kursaal Eszenak jakinarazi duenez, Eszena Kide ekimenari atxikitako pertsonentzako aurresalmenta esklusiboa izango da bi egunez, otsailaren 28ko 10:00etatik martxoaren 1eko 11:25era.

Txartelak Kursaaleko leihatiletan eta webgunean erosi ahal izango dira.

Anohni & The Johnsons taldeak It 's Time To Feel What' s Really Happening diskoa aurkeztuko du ekainean Gipuzkoako hiriburuan emango duen kontzertuan. 2005ean, mundu mailako arrakasta lortu zuen Anohnik I am a bird now bere bigarren diskoarekin, taldeak Antony and The Johnsons izena zuela.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena