07:51

Musika

Zuzeneko musika

Ondarroako Beikozini itxi dute

N. V. | EITB Media

Ondarroako kontzertu aretoko arduradunek iragarri dute "azken geltokira" iritsi direla. Bederatzi urte eta erdiko bidea egin du kulturguneak.

  • Beikozini, Ondarroa

    Beikozini, Ondarroa

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Altxerri, Plateruena, Doka behin-behinean… Ez dirudi garai onak direnik herriz herri musika eszena bizirik mantentzen duten areto ertainetarako, musika jaialdien eta kontzertu erraldoien sukarra gorabehera.

Zuzeneko musikak beste espazio bat galdu du: Ondarroako Beikozini aretoko arduradunek iragarri dute, sareetan zabaldutako ohar batean, "azken geltokira" iritsi direla. Bederatzi urte eta erdiko ibilbidearen ondoren, "tamalez ezin dugu jarraitu gure proiektuarekin".

"Esker onez eta pena handiz" agur esan du Ondarroan musikari eskainitako txokoak, azken hiletan agertokia eskaini diena Brigade Locori, Arene 6ri, Keu Agirretxeari, Bengori, Suari, Gatiburi, Kaleko Urdangaki, Willis Dummondi, Ezpalaki, ETSri, Olaia Inziarteri, Janus Lesterri eta beste askori eta bertoko eta kanpoko taldeen musika hurbildu diena ondarroarrei eta bisitariei.

 

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena