Musika
Heriotza
EITB MEDIA
Rodriguezen ibilbide musikalak porrot egin zuen bere herrialdean, AEBn, baina izar bihurtu zen Hegoafrikan, berak jakin barik. "Searching For Sugar Man" dokumentalak haren istorioa kontatu zuen.
Sixto Rodríguez
Sixto Rodriguez kantautore estatubatuarra, "Searching For Sugar Man" (2012) dokumentaleko protagonista, zendu da asteartean, 81 urte zituela, haren webgune ofizialak jakinarazi duenez.
Rodriguezen istorioak dokumentala merezi izan zuen; izan ere, haren ibilbide musikalak porrot egin zuen AEBn, baina izar bihurtu zen, jakin barik, Hegoafrikan.
Hain zuzen ere, artistak bi disko publikatu zituen, "Cold Fact" (1970) eta "Coming From Reality" (1971), baina musikaren mundua utzi behar izan zuen, ale gutxi saldu zituelako.
Hegoafrikan, baina, Elvis Presleyren eta Bob Dylaren tamainako izar bihurtu zen, berak jakin barik. Haren abestiek pobreziaren arazoak salatzen dituzte, eta, beraz, distira egin zuten apartheidaren aurka borroka egiten ari zen Hegoafrika hartan.
Rodriguezen istorioa kontatzeko, Malik Bendjelloul zinemagile suediarrak "Searching for Sugar Man" dokumentala sortu zuen, eta Oscar saria irabazi zuen horrekin.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa