Musika
Kursaalen
N. V. | EITB Media
Estatubatuar kantautorearen bira amaiezina astelehen eta asteartean geldituko da Donostian, Kursaalen. Sarrera batzuk gelditzen dira oraindik, 205 eta 155 euroko prezioan.
Bob Dylan. Argazkia: Efe.
Albisteak (1)
Bob Dylanek 2021eko amaieran abiatu zuen eta 2024ra arte egingo duen bira ekainaren 19 eta 20an iritsiko da Donostiara, eta "Rough and Rowdy Ways" bere hogeita hemeretzigarren diskoa aurkeztuko du minnesotarrak emanaldi horretan.
Sarrera gutxi batzuk daude oraindik salgai, gaualdi baterako zein besterako, Kursaalen webgunean, 205 eta 155 euroko prezioan.
Antolatzaileek iragarri dute bi emanaldiotan ezingo dela telelfonorik erabili; antolatzaileek telefonoak gordetzeko zorro bat emango diote publikoko pertsona bakoitzari, eta berorretarako propio atondutako eremu jakin batean soilik desblokeatu ahalko dira mugikorrak.
Sakelako telefonoa erabiltzeko debekua erabatekoa da, eta arrazoi medikoengatik soilik egingo dituzte salbuespenak, telefonoa tratamendurako behar dutenen kasuan.
Kontzertuaren ikus-entzunezko oroigarri bat nahi dutenek eskura izango dituzte argazki-bideoak, birako argazkilari ofizialak gauero igoko baititu jackwhiteiii.com webgunera eta Instagrameko bere profilera (@officialjackwhite).
82 urteko musikaria bere apetei soilik zor zaie jada, noski, eta biraren aurreko kontzertuetan bederen, ez du bere obran gehiegi sakondu ez dutenek espero zitzaketen kantu batzuk jo, hala nola "Blowin' in the wind", "Like a rolling Stone" eta "Knockin' on heaven's door". Nolanahi den, kronikek diotenez (beti bezain misteriotsua da artista kontzertuei buruzko informazioaz ari garela), emanaldi gogoangarriak eman ditu azken asteetan pianoan, bateria, bi gitarra, baxua eta steel gitarra zein biolina lagun zituela.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa