Musika
Uztailak 21-25
N. V. | EITB Media
Donostiako Jazzaldiaren 58. edizioak 49 kontzertu gehitu dizkio egitarauari, horietako 46 doakoak.
Elena Setien Nauticoolen izango da uztailaren 22an, 21:00etan. Argazkia: Pablo Axpe.
Trinitate plazaz, Kursaalez eta Zurriolako agertoki erraldoiaz haraindi, Jazzaldiaren datorren edizioko programazioak musika eskainiko du Frigo gunean, Fnac gunean, Nauticoolen, Garberan, Victoria Eugenia Antzokiko Club aretoan, San Martin merkatuan, Maria Cristina hotelean, Irunen eta Fnac forumean.
Dagoeneko aurkeztutako programazioari 49 kontzertu gehitu dizkiote antolatzaileek, horietatik 46 doakoak. Horien artean daude tokiko taldeen kontzertuak (Isla Trio, Xahu, Motelas, Les Cuisinieres, Lutfi Jakfar Sitxh Trio, Arnaud Labastie Trio, Amaika Rude, Mikel Legasa, Quintet, Xavi Maldonado and David Cid Quartet eta Kinkfolk), Elena Setien donostiarrarena Nauticoolen eta Katapulta proiektuko lau talderena (Bamms, Nakar, Olana Liss eta Ramada Inn).
Horiekin batera arituko dira Jerry Bergonzi Quartet, Damir Imamovi, Ill Considered, The Side Effects, Sara Dowling, Bengue, Conversessions, Eri Yamamoto Trio, Michele Hendricks & Ronald Baker Project, Five Stars, The Mississippians eta Pacific Jazz Ambassadors nazioarteko taldeak, baita Bengue, Conversessions, Eri Yamamoto Trio eta Pere Bujosa.
Bestalde, Freedom First izenburupean, Albert Marquès jazz pianista katalanak Keith LaMarrekin grabatutako diskoa aurkeztuko du zuzenean; LaMar preso dago, 1993an AEBn heriotza-zigorrera kondenatua. Agertokian izango diren lau musikariei Keith LaMarren ahotsa batuko zaie urrunetik, grabazioekin eta telefonoz espetxetik zuzenean arituz ere. Uztailaren 24an eta 25ean izango da, Victoria Eugenia Antzokiko Club aretoan, 20:00etan, eta sarrerak 15 euroan salduko dituzte.
Uztailaren 23an, 20:30ean, Maria Cristina hoteleko Ibaia aretoan, Eri Yamamoto Triok kontzertu bat emango du, afaldu bitartean gozatzeko, eta San Martin merkatuak "Erosi Jazzaren Erritmora" antolatuko du, Fran Serrano eta Gonzalo Encinal musikariekin, batetik, eta Aitor Marimon eta Rodrigo Laurobarekin, bestetik.
Fnac forumak ere kontzertuak hartuko ditu, eta Garbera merkataritzagunean 10 kontzertu eskainiko dituzte.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa