Musika
Keler gunea
N. V. | EITB Media
Doako zortzi kontzertu izango dira uztailaren 21etik 24ra: Simple Minds, Curtis Harding, Christone "Kingfish" Ingram, Vintage Trouble, León Benavente…
Curtis Hardingek lehen gauean joko du. Argazkia: Matt Correia.
Pandemiaren ondorioz bi ediziotan bertan behera utzi eta gero, Zurriolako hondartzako doako kontzertuak Donostiako Jazzaldira itzuliko dira 57. edizio honetan, uztailaren 21etik 24ra.
Guztira, zortzi talde eta artista igaroko dira Keler Gunea izeneko agertokitik.
Programazioa Simple Minds eskoziar pop taldeak irekiko du, uztailaren 21ean, 20:45ean, eta horien ondoren, 23:30etik aurrera, Curtis Harding soul kantari estatubatuar dotorearen taldeak joko du.
Biharamunean, uztailaren 22an, Monophonics taldearen eta Christone "Kingfish" Ingram bluesmanaren txanda izango da, eta, uztailaren 23an, This Is The Kit britainiarrak eta Vintage Trouble rock talde bizia arituko dira.
Azken egunean, uztailaren 24an, Pillow Queens Irlandako punk rock laukoteak eta León Benavente espainiar taldeak joko dute.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa