Musika
Martxoaren 7an
N. V. | EITB Media
Martxoaren 7an, Victoria Eugenia antzokiak hartuko du emakume musikarien lana balioesteko asmoz antolatutako gaualdia.
Eneritz Furyakek hartuko du parte, besteak beste, kontzertuan
Donostia Kulturak duela lau urte abiatu zuen Gure Ahotsak musika ekimena, "emakume musikarien lana balioesteko helburuz", eta aurten, martxoaren 7an, berriz oholtzaratuko ditu, xede horrekin, Ainara LeGardon, Miren, Verde Prato eta Eneritz Furyak.
Martxoaren 7an izango da kontzertua, Victoria Eugenia antzokian, 19:30etik aurrera, Emakumearen Nazioarteko Egunaren ospakizunekin bat.
2019ko emanaldian, Sara Mansilla, Olatz Salvador, Elena Setien eta Izaro aritu ziren; 2020koan, Ainhoa Larrañaga, Sara Zozaya, Maren eta Belako izan ziren oholtzan; iazkoan, berriz, Idoia, La Basu eta Niña Coyote eta Chico Tornado.
Sarrerak gaur, urtarrilak 13, jarri dituzte salgai, 15 euroan.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa