Musika
Kontzertua
N. V. | EITB Media
Bilbotar musikariak "Cada vez cadáver" diskoa aurkeztuko du Bilboko estadioan.
Fito & Fitipaldis
Fito & Fitpaldis taldeak kontzertua eskainiko du ekainaren 11n San Mames estadioan, Bizkaiko Aldundiak antolatuko duen emanaldi batean, Unai Rementeria lurraldeko ahaldun nagusiak Bilbon iragarri duenez.
Talde gonbidatua Morgan izango da, Ekain Elorza bizkaitar bateria-jotzailearen talde madrildarra, eta sarrerak azaroaren 12an jarriko dituzte salgai, Cultura Rock enpresak emandako informazioaren arabera. Oraindik ez dute zehaztu sarreren salneurria zenbatekoa izango den, baina 30 eta 45 euro artekoa izango dela aurreratu dute.
45.000 lagunentzako aforoa eskainiko duen kontzertua aurkezteko ekitaldian, Fito "hunkituta" agertu da San Mamesen jotzearren, eta inoiz burutik pasatu ez zitzaion zerbait gauzatuko duela azaldu du: "Bira honetan BECen bi kontzertu ematea zen asmoa, baina, Aldundiari esker, San Mamesen egin ahalko dugu".
"Maila tekniko zein artistikoan egin dezakegun kontzerturik onena egingo dugu", erantsi du Fitok, emanaldian oraindik itxi ez dituzten beste artista batzuen kolaborazioak egongo direla esan baino lehen.
Fito & Fitipaldis
Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak azaldu du "formatu handiko kontzertu honetarako" Fito aukeratu dutela "belaunaldiak, kulturak eta pentsamolde ezberdinak" batzen dituelako. "Fito denok mugitzen dakien crack bat da", goraipatu du.
Rementeriaren hitzetan, musika da gizarteak pandemia pasatu eta gero "poza, ilusioa eta emozioa" berreskuratzeko behar duen "antidotoa".
Bai Rementeriak bai Fitok Aiora Renteria Zea Mayseko kantaria izan dute gogoan ekitaldia abiatu aurretik, minbiziaren ondorioz denbora batez agertokiak utziko dituela iragarri baitu.
Fito & Fitipaldis
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa