16:30

Musika

Martxoak 19-21

La Polla Records, Iruña Rockeko buru

Arabar taldea eta El Drogas batu dituzte antolatzaileek dagoeneko Kase.O, Su Ta Gar, Koma eta The Baboon Show zituen kartelera.

  • La Polla Records

    La Polla Recordsen itzulerak ikusmin handia piztu du. Argazkia: Daniel Fernandez.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

La Polla Records taldea izango da kartelburua Iruña Rock Nafarroa Arenan 2020ko martxoaren 19, 20 eta 21ean egingo duten jaialdiaren lehen egunean.

Evaristoren taldeak jakin min handia piztu du 2019. urte honetan, berriz kontzertuak eman dituztela eta, eta martxoaren 19an Su Ta Gar eta Onza izango dituzte agertoki gainean lagun.

Bigarren jardunaldian, ostiralekoan, rap doinuak entzungo dira Kase.Oren eta Los Chikos del Maizen eskutik, baina Lendakaris Muertosek, Boikotek, Mafaldak, Balak, Nativak eta Virenquek ere joko dute.

Azkenik, larunbatean, Nafarroako rockaren bi izen erraldoik joko dute, El Drogasek eta Komak, Segismundo Toxicomano, The Baboon Show, Ciudad Jara, Los de Marras, Ira, The Lizards eta Aphonic lagun.

Hiru egunetarako sarrerak salgai daude dagoeneko, 74,5 euroan.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena