Musika
Ekainak 28-30
Euskadi Irratia | eitb.eus
Ekainaren 28tik 30era egingo dute Euskal Herria Zuzenean festibala, oraindik zehazteke dagoen herrian. Eduki politikoek ere garrantzia izango dute jaialdian.
EHZ jaialdiko 2016ko edizioa.
Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren norabide berria zehaztu dute 50 bat pertsonak Baionako Zizpa gaztetxean, eta etorkizunera begirako proiektu berria onartu dute.
Festibala ekainaren 28tik 30era bitartean ospatuko da. Oraindik ez dute lekua erabaki, baina ez dela ibiltaria izango adostu dute. Beraz, herri baten bila daude orain.
Irailaz geroztik, 15 bat lagunek osatutako talde bat proiektu bideragarri bat lantzen aritu da. Baionan proiektu hori onartu dute. EHZ jaialdian aldaketak egingo dira, baina beste behin, kulturak hartuko du protagonismoa, eta eduki politikoek ere garrantzia izango dute.
Jaialdia kinka larrian egon zen
EHZ duela 23 urte sortu zen. 2017an kinka larrian izan zen, eta ez zen ospatu. Ez zegoen jaialdia antolatzeko nahikoa jende, ezta finantzaziorik ere. Eguraldiak ere ez zuen lagundu.
Urtebete geroago, 2018an, edizio ibiltaria egin zen Baigorrin, Baionan eta Itsasun, baina antolatzaileek argi utzi zuten jaialdiak aldaketa beharra zuela.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa