14:56

Musika

Jaialdia

Organo soinuak Araban zabalduko ditu 30. organo jaialdiak

Agentziak | Erredakzioa

Emanaldiak uztailaren 29an eta abuztuaren 13, 14, 15 eta 16an izango dira, Gasteizen, Oionen, Lantziegon, Eskuernagan eta Agurainen hurrenez hurren.

  • Oiongo elizak abuztuaren 13an hartuko du kontzertua

    Oiongo elizak abuztuaren 13an hartuko du kontzertua

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arabako Organo Jaialdiaren 30. ekitaldiak kontzertuak antolatu ditu Gasteiz, Oion, Lantziego, Eskuernaga eta Aguraingo elizetan, uztailaren 29tik abuztuaren 16ra bitartean. "Jaialdiak bultzada handia eman dio gure ondareari, aspaldiko organoak zaharberrituz eta gure organo tradizioa hedatuz", azaldu dute antolatzaileek aurkezpen prentsaurrekoan.

Uztailaren 29tik abuztuaren 16ra bitartean, Arabako Organo Jaialdia Gasteizen, Oionen, Lantziegon, Eskuernagan eta Agurainen ibiliko da, Miquel González, Daniel Oyarzabal, Susana Garcia Lastra, Roberto Fresco eta Jose Santos de la Iglesia pianisten. Azken hori jaialdiaren zuzendaria ere bada.

Organoei dagokienez, gehienak XVIII. eta XIX. mendeetan egindakoak dira. Zaharrena Lantziegoko San Azislo eta Santa Victoria elizakoa da: 1710ean eraiki zuen Lucas Tarazonak, eta 1986an zaharberritu zuten Usabiaga anaiek.

30 urteko historia

Arabako Organo Jaialdiak 30 urteko ibilbidea egin du dagoeneko, eta "balioa eman die musikaren zein ondarearen arloan berebiziko garrantzia duten XVIII. eta XIX. mendeetako organoei", Igone Martinez de Luna Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol diputatuaren hitzetan.

Organo jaialdia 1985ean sortu zen, eta, orduz geroztik, Araban 120 kontzertu inguru egin dira, Estatuko eta nazioarteko 60 organo-jotzaile baino gehiagoren eskutik.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena