Literatura
Solasaldia
N. V. | EITB Media
Asteartean, Bilbon, Bidebarrieta Kulturgunean, solasean arituko dira idazle-bertsolariak. Steramingez jarraitu ahal izango da, 19:00etatik aurrera.
Nerea Ibarzabal bertsolari eta idazleak Xabier Amurizarkin hitz egingo du
Bilboko Bidebarrieta Kulturguneak 'Literaturarekin elkarrizketak XXI. mendean' zikloaren beste saio bat antolatu du astearte honetarako, abenduaren 10erako, 'Literatura, Bertsolaritza eta Musika' izenburupean. Xabier Amuriza eta Nerea Ibarzabal bertsolari eta idazleek parte hartuko dute bertan, eta Goizalde Landabaso kazetari eta idazlea izango da solasaldiaren gidaria, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.
Idatzizko narrazioen, musikaren eta bertsolaritzaren arteko loturei buruz hitz egingo dute Amurizak eta Ibarzabalek, eta zenbait galdera erantzuten saiatuko dira, hala nola: zuzena al da bertsolaritza literaturaren adartzat hartzea? Bertsolariek idazletzat jotzen al dute beren burua? Bertsolaritzan aritzeak literaturara eraman al zituen edo bidea alderantzizkoa izan zen?
Saioa 19:00etan hasiko da, Bidebarrietako liburutegian. Sarrera librea eta doakoa izango da, aretoa bete arte, eta bertaratu ezin duenak 'streaming' bidez jarraitu ahalko du Bidebarrieta Kulturgunearen Youtube kanalean.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa